Euskal diaspora | 2019ko Urtarrilaren 24a

Danbor eta atabal hotsak, euskal kultura Eskozian agerkari eta Jaialdi 2020

Joseba Etxarri

JAVIER 'JOHN' DUTREY. Ondarreko hauteskundeetan aita baxenabartarra (Jean, Mendibekoa) eta ama nafartarra (Maritxu, arizkundarra) dituen Javier 'John' Dutrey euskal amerikarra Montclair hiriko auzapez hautatu zutelarik, kargua zinegin berri du Chino ondoko herri kaliforniar huntan, irudiak bistarazten duenez (arg. EuskalKultura.com-Curt Hagman)
JAVIER%20JOHN%20DUTREY.%20Ondarreko%20hauteskundeetan%20aita%20baxenabartarra%20(Jean_%20Mendibekoa)%20eta%20ama%20nafartarra%20(Maritxu_%20arizkundarra)%20dituen%20Javier%20John%20Dutrey%20euskal%20amerikarra%20Montclair%20hiriko%20auzapez%20hautatu%20zutelarik_%20kargua%20zinegin%20berri%20du%20Chino%20ondoko%20herri%20kaliforniar%20huntan_%20irudiak%20bistarazten%20duenez%20(arg.%20EuskalKultura.com-Curt%20Hagman)

DANBORRADA.

Iragan igandea San Sebastian eguna izan delarik, Donostian eta Azpeitian ezezik, munduan zehar barreiatu dira danborren hots eta burrunbak Sarriegik 19. mendean idatzi musika eta aireen erritmoan jotzeko. Diasporan, besteak beste, Necochea, Valladolid, Valentzia, Madril, Bartzelona, Shanghai eta Caracaseko euskal etxeetako elgarretaratzeen berri heldu zaigu, baina aste huntan ere aitzina ari dira danborradak, konparazio, New Yorken, Necochean (aste osoko bestak) edota Madrilen (igandean, haur danborrada). Honelako bestak euskal etxe batean bizi dituzularik, atxikimendu sentimendua gori-gorian, ez da esplikazio gehiago behar gizon-emazte horien artean Euskal Herria bizi dela konprenitzeko. Badira danborrada sekula Donostian bizi ukan ez duten Diasporako euskaldunak, baina San Sebastian eguneko aireak entzun eta bihotza taupada azkarrean hasten zaien diasporakideak. Hitzak batzuetan labur!

ESKOZIA.

Hasi berria dugun 2019a, urte berezia izanen da euskaldunendako Eskozian, bertako gaelikoz "Dùthaich nam Basgach alba seisean" eta ingelesez "Scotland goes Basque" deitu programa abiarazia baitu Etxepare Euskal Institutuak, urte osoan zehar euskal sortzaileen hainbat kultura-agerraldi eta aurkezpen egiteko Eskoziako hiri nagusienetan, herrialdeko jaialdi eta hitzordu nagusienetan, hala nola Celtic Connections-en (Glasgow), Edinburgh International Book Festivalen, Edinburgh International Film Festival-en edo Fringe À¢'€'" Dance Base-n (Edinburgo), baita, ekitaldi akademikoak, Edinburgo, Glasgow eta Skye-ko unibertsitateetan ere. Programa, aste huntan berean abiatuko da Glasgow-en, Celtic Connections jaialdian, hor partaide arituko baitira euskal sormenaren ordezkari Kalakan, Huntza, Korrontzi eta Oreka TX taldeak, baita Igor Otxoak eta Michel Ducau-ren proiektu berria ere, Tosta Banda izenekoa, guzia Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiak lankide.

JAIALDI 2020.

Oraino urte et'erdi falta da, baina hurbiltzen doa emeki-emeki Idahoko Boise hirian bost urtetarik behin egiten den Jaialdi euskal elgarretaratze erraldoia. Gauzak garaiz eta aski aitzinetik prestatzen dituztelarik, deliberatu eta adierazi berria dute Euskal Herriko zoin talde joanen diren besta-programako partaide, eta hiru izanen direla badakigu: Iruñeko Duguna dantzariak, Korrontzi taldea eta Esne Beltzak. Hauekin batera, seguru musikari gehiago joanen direla heien kabuz Euskal Herritik eta, bistan da, Estatu Batu guziko dantzari, musikari, kantari eta artistak ere bilduko direla Boise hirira. Ez ahantzi --zergatik ez bertaratzeko planak egin?-- 2020ko Jaialdi helduden urteko uztailaren 28tik agorrilaren 2ra eginen dela Gernikarekin ahaidetua den hiriburu idahotarrean. Bazatoz?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3483. zbk

Zozo aberatsa beti aberatsa da Zozo pobrea beti zozoa

(Anatole France)

Gure Hitza | 2019/01/24

Lehendakariari dolamena

Peio Jorajuria

Izendapen frango erabiltzen ditugu hiru hilabete hauetan frantses lurraldean bazterrak harrotzen ari dituen sozial mugimendua izendatzeko: jaka horiak, palto horiak, atorra horiak, txaleko horiak, horiz jantziak, jantzigaineko horiak, soingaineko horiak, barneko horiak, barnekomotz horiak... Laborari aldizkarian, Jean-Louis Davanten lumapean, zubereraz beraz, "kasabet holliak" ere irakurtu dut. Zenbat hitz errealitate bakar baten izendatzeko!

Joan den urri erditan abiaturik, mugimendu sozial horrek beti dirau. Eguberri garaian hatsantzen ari zela ematen zuen bainan hor dugu beti bizkor. Dolamen kaierak ari dira loratzen. Aitortu behar da, haatik, eskakizunak halako nahas mahas burtzoragarrian aldarrikatuak direla, zaku berean ezarririk onddo kasko beltz murtxagarriak, biper biziak, marrubi kutsatuak, aza buru borobilak, patata ustelak eta arroltze kolokak. Atxikitzekoak bezainbat botatzekoak. Zer biharamun ukanen ote dute dolamen horiek? Satisfamendu baino frustrazio...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016