Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2019ko Urtarrilaren 24a

Irisarri

Hego Xuria elkartearen biltzar nagusia:

Joan den ebiakoitzean, Irisarrin, iragan da bi herrietako hirugarren adineko Hego Xuriaren biltzar nagusia. Elgarretaratze hori hasi da Ospitaleko gela batean, nun Etchamendy Jean presidenteak aurkeztu baititu elkarte horren harat hunatak. Ongi etorri bero bat egin du deneri, oroitarazi ditu urte barnean hil diren partalierrak, eri edo ezinduak aipatu ditu, eskertu bi herrietako auzapezak Lacoste Xavier eta Etchemendy René han zirenak, beren laguntza baliosa ekartzen dutenak. Lau erretretatu berri sartu dira batasun hortan, orain badira orotarat 165 par- talier. Urtean zehar zer eginak izan diren, lau ateraldi, bi baskari, gorputz hezkuntza edo gimnastika aste oroz, kartetan artzea, bertzeak bestalde aipatuak izan dira. Dolosor jaunandereek nahi ukan dute administrazio kontseiluan parte hartu, gogotik onartuak izan dira. Gero Kaietek plazaratu ditu konduak, xeheki sos sartzeak estaltzen zituztela karguak. Hortarik landa, zintzur bustitze goxo bat hartu eta, 80 bat lagunek partikatu dute omore onean, Paxkalek prestatu ahotik ezin utzizko baskaria. Segi dadila beti aitzina Hego Xuria denen xerbitxuko orain artean bezala, eskerrak antolatzaileeri.

Urte berri on!

Bai lehenik, urte berri on, Herriako langile eta irakurle guzieri eta batez ere pilotazaleeri, Irisarri aldekoak edo auzokoak, pilotak ukan dezan arrakasta eta fagore gure xokoetan. Eta urte berri hau ez zitaken ezin hobeki has, gure Irisartarrak Pilotako neskatilek egin balentrien ondotik. Hiru parek, xito, ttarro eta gaztetxoen finalerdiak jokatu dituzte, Uztaritzen eta Arrosan, eta hiruek irabazi, Euskal Herriko ligaren kondu, trinketean, palantxan, pilota hutsean. Beraz, finalak izanen dituzte helduden ibiakoitz goizean, Uztaritzeko Kiroleta trinketean. Huna egitaraua (10:00), xitoen finala: Kleina Oxandabaratz- Xana Labat, Abarratia; gero ttarroena: Ainarra Labat-Katixa Etcheverry-Bortheiry, Kanboarrak; eta azkenik gaztetxoena: Sara Legarto-Cloe Indart, Airetik edo Zaharrer Segi. Agian, joan den aste hondarreko ber emaitzekin etorriko zauzkigu Irisarri alderat, anartean suerte on! Neskak finaletan eta mutikoek doi doi abiatzen beren urte berriko partidak. Lehenik, Union Basque xapelketan, 13 pare engaiatuak izan dira, xitoetarik gaztetxoetaraino eta buruz burukan, Euskal ligaren kondu, 10 pilotari, lehiatuko dira, gazteetarik lehen mailaraino. Bide on deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3483. zbk

Zozo aberatsa beti aberatsa da Zozo pobrea beti zozoa

(Anatole France)

Gure Hitza | 2019/01/24

Lehendakariari dolamena

Peio Jorajuria

Izendapen frango erabiltzen ditugu hiru hilabete hauetan frantses lurraldean bazterrak harrotzen ari dituen sozial mugimendua izendatzeko: jaka horiak, palto horiak, atorra horiak, txaleko horiak, horiz jantziak, jantzigaineko horiak, soingaineko horiak, barneko horiak, barnekomotz horiak... Laborari aldizkarian, Jean-Louis Davanten lumapean, zubereraz beraz, "kasabet holliak" ere irakurtu dut. Zenbat hitz errealitate bakar baten izendatzeko!

Joan den urri erditan abiaturik, mugimendu sozial horrek beti dirau. Eguberri garaian hatsantzen ari zela ematen zuen bainan hor dugu beti bizkor. Dolamen kaierak ari dira loratzen. Aitortu behar da, haatik, eskakizunak halako nahas mahas burtzoragarrian aldarrikatuak direla, zaku berean ezarririk onddo kasko beltz murtxagarriak, biper biziak, marrubi kutsatuak, aza buru borobilak, patata ustelak eta arroltze kolokak. Atxikitzekoak bezainbat botatzekoak. Zer biharamun ukanen ote dute dolamen horiek? Satisfamendu baino frustrazio...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016