Han eta Hemen | 2019ko Urtarrilaren 24a

UEU eta IKER zentroaren arteko akordioa eta 2019ko kongresua

Kepa Sarasola UEUko eta Urtzi Etxeberria Iker Zentroko zuzendariak
Kepa%20Sarasola%20UEUko%20eta%20Urtzi%20Etxeberria%20Iker%20Zentroko%20zuzendariak

UEUk, 3. Ikergazte kongresua aurkeztu du, iraganen dena maiatzaren 27, 28 eta 29an Baionan. Lehena 2015ean iragan zen Durangon, bigarrena Iruñean eta aurten Iparraldean. Philippe Zavoli Baionako unibertsitateko arduradunak sarhitza egin du, pozten da ikustea Euskal Herriko gaztek euskaraz egin ditzaten ikerketak arlo desdinetan. Urtzi Etxeberriak, IKER zentroko zuzendariak Ikergazte egitasmoaren garrantzia azpimarratu du “IKER laborategiarentzat, Errobiko Campusarentzat, Pabeko eta Aturriko unibertsitatearentzat eta orokorki Iparralde osoarentzat”. Ikergazte kongresuaren helburu nagusia da alor guzietako euskaraz osatu ikerketak aurkeztea, zabaltzea eta ikerlari gazteen artean harreman baten sortzea. Kepa Sarasolak, UEUko arduradunak azpimarratu du inportanta zela holako kongresuak, euskal komunitate zientifiko- intelektuala lotzeko parada emaiten duelakoz. Ikerlari euskaldunen kopurua handituz doala, azken kongresuan 200 ikertzaile hurbildu ziren erakutsiz holako kongresuen beharra. Pauline Guelle zuzenbide ikertzaile gazteak bere lekukotasuna eman du, aitzineko kongresuan parte hartu zuela eta plazer ukan zuela ikustea bestek egiten zituzten ikerketak euskaraz. Gomitatzen ditu Iparraldeko gazte guziak maiatzean iraganen diren gogoeta egun horietara hurbiltzea, ikerketen trukatzeaz gain, sare baten sortzea dela zion. Miren Josu Omaetxebarriak, kongresuko koordinatzaileak, edizio hortan parte hartzeko xehetasunak eman ditu, 3 egunez iraunen du, barnategi bat plantan jarriko dute hor berean egoiteko gisan. Otsailaren 22a izanen da azken epea ekarpenak egiteko, tesi bat egin duenak ere igortzen ahal ditu bere lan-gogoetak. Prentsaurrekoa bururatzean, baliatu dira Baionan izaiteaz, UEU eta IKER Zentroaren artean izenpetzeko akordio berria.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/01/24

Euskal Herriko Lanborantza Ganbararen urtebetetzea

Biltzar nagusian jendea kartsuki entzuten EHLGko bulegoko kideak.
Biltzar%20nagusian%20jendea%20kartsuki%20entzuten%20EHLGko%20bulegoko%20kideak.

Urtero bezala urtarril erditsuan egiten dena, jende anitz hurbilduak ziren, izan laborari, elkarteko ordezkari bai eta hautetsi andana bat. Horietan besteak beste, Annick Trounday departamenduko kontseilaria, Alice Leiziagezahar Eskualdeko kontseilaria, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, Alain Iriart, Daniel Olçomendy, Beñat Arrabit eta Michel Etchebest Euskal Elkargo presidente-ordeak eta herri anitzetako auzapezak. Francis Poineau eta Beñat Molimos ko-presidenteek, Daniel Barberarena eta Panpi Olaizola bulegoko kideek dute biltzarra eraman, hitza emanez EHLGko langileeri, urtean zehar egin dituzten lanen berri emaiten zutela. Hazkuntza batzuri buruz egin ikerketa eta lanak: Betizu behi arraza azaldua izan da, iduriz behi horiek ez dira nihun klasatuak, bizi dira Artzamendi-Mundarrain mendietan, Ezpeleta, Ainhoa eta Itsasuko hautetsiekin lanean ari dira arraza hori nola zaindu. Beste kabala batzuen segipena ere egiten dute, horietan Behi Pirenaika eta Sasi Ardia...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/24

Irakurleak mintzo : Duela Berrogei urte

Marikita Tambourin

Duela berrogei urte, 1979ko urtarrilaren 13an, gure apartamendu ondoan, Donibane Lohizuneko Urdazuri auzoan, Jose Manuel Pagoagaren kontra burutua izan zen atentatu bat: Triple A, Batallón Vasco Español eta Guerrilleros de Cristo Rey-ek beren gain hartu zutenak. Laster jakin genuen egiazko egileak frantses mertzenarioak izan zirela, Espainiak manatuak, baita diruz ordainduak. Nahiz eta zazpiehun orriko froga txosten bat bazuen Baionako jujeak, ez da inor auzipetua izan. Buruan, bizkarrean eta eskuan tirokatua izan zena basurde hiltzeko ar mekin, ez da sekulan biktima bezala ezagutua izan, ez Frantzian, ezta Espainian, geroztik ezindua eta itsua baldin bada ere. Gertatu zenean nire senarra adin ederrenean zen, hogeita hamalau urte zituen eta nik hogeita hamabi, gure bigarren haurraz esperantzetan nintzen, zaharrenak lau urte zituen. Erasoaren ondotik, Frantziak 1972tik emana zion iheslari politiko babesa kendu nahi izan zion. Dei egin ondoren, berriz eskuratu zuen, jasan zuena aten...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/24

Epelondoren xokoa : 7 AHOLKU HORIZ EZ JANZTEKO (BI)

Epelondo

Aitzineko asteko hariari tiraka, hona hemen, sabel zokoak urratzen dizkigun gure jendarte perbertso narzizikoari baikorki buru egiteko gure aholkuen segida. Gogo askatasuna da berreskuratzekoa, pentsatzeko ahalmena, kritikatzeko jaidura eta bizitzeko plazerra, alaina. Honatx: 4-Ez da harpeetako biluztasun hotzera itzultzerik kontseilatzen bistan dena, baina minimalismora hurbiltzea bai, jabego materialaren alorrean bereziki. Benito Lertxundik Ospakizun Gauean izeneko bere disko berrian motxila hustearen eta arintzearen onurak goraipatzen ditu. Badakigu beraz zer egin… 5-Urririk diren hainbat gauza eta ekitaldi bada gure inguruan, eta horietaz ausarki baliatzea da bosgarren manamendua. Hirietako mediateka hiper modernoetan badira ispirituak harrotzeko aski liburu, disko eta DVD. Baionan, bestalde, hilabeteko lehen igandeetan dohainik da Euskal Museoko sartzea. Eta oinez ibiltzea, libre eta kitorik da oraindik. 6-Jantzi eta altzariak ere merke-saltzeetan baino prezio hobeagoan eskur...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/24

Uztaritzeko San Frantses kolegioak bere jantegia aldatu du. Helburua: Jateko xahutzearen gelditzea.

Uztaritzeko%20San%20Frantses%20kolegioak%20bere%20jantegia%20aldatu%20du.%20Helburua:%20Jateko%20xahutzearen%20gelditzea.

Eguerdi da kolegioan. Sukaldariak prest dira. Ikasleak heldu dira taldeka eta kalmeki beren platerak hartu, deserta hautatu eta mahainean pausatzen dituzte. Ondotik sartzeak eta jakiak berek hartzen dituzte. Christian sukaldaria pozik da: "Azkenean egiazko sukaldari bilakatu naiz: ekoizpen freskoak, eta lekuan berean erosiak prestatzen ditut! Ikasleak berak xerbitxatzen dira eta beren gosearen araberako hartzen" Zer aldatu da bada? Francis Errandonea zuzendariak zuen erabakia hartu: "Egunero ikusten nuen zenbat eta zenbat janari xahutu eta botatzen ginuen. Entzuna nuen bazela Lyon aldean esperientzia bat xahutzearen kontrakoa. Joan niz ikusterat eta loriatu. Ondorioz sistema hori bera eman dugu hemen Uztaritzen". Emaitzak ageri dira: Frantzian 127g xahutzen dira presuna eta otordu bakotx eta San Frantses kolegioan 25 g etarat jautsia da!

Ikasleak ere pozik

Ikasleak ere barne dira gogoeta hortan eta pozik dira: "hastapenean bitxi iduritu zauku, selfarik ez zen eta...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/24

EHZ festibalak segituko du!

EHZ%20festibalak%20segituko%20du!

EHZko kideek biltzar nagusi baten bidez onartu dute lantalde batek aurkeztu proposamena. Mementoan lekua ez dute atxikia, baina festibala eginen dela adierazi dute. Bozkatu den proposamena, bost hilabetez landua izanen da, gauza konkretu bat proposatzeko. Lekua eta egitaraua ez badira oraindik definituak, ekainaren 28tik 30era iraganen dela segurtatu dute. Bost hilabete horietaz baliatuko dira ipar Euskal Herriko gazteriari buruz joaiteko, elkarte, lizeo, eskualde guziak hunkitu nahi dituzte. Lan talde batzuk muntatu dira, arlo desberdinak landuko dituenak: egitaraua eta finantza direlarik pundu nagusiak.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/24

Haziak Loratzen : EUSKARALDIA: gure bizipenak

Itsasuko AEK gau eskolako B2 mailako ikasleak

Haziak%20Loratzen%20:%20EUSKARALDIA:%20gure%20bizipenak

Guretzat, ez da aldaketa handia izan. AEK-an sartuz geroz, entseatzen gira gehienik euskaraz hitz egitea gure ingurukoekin. Aldiz, atzeman dugun interesa izan da euskaraz hastea, gure burua bortxatzea. Horrekin, harreman berri batzuk sortu ditugu pertsona ezezagunekin. Euskaraldiaren asteak ez du anitz gauza aldatu bainan hala ere ohartu naiz beldur ttiki bat banuela ene txapa ezarriz. Anitz tokitan euskara erabiltzen dut, nere lanean, lagunekin baina ohartu naiz behar nuela oraino gehiago ausartu usaiako komertsioetan. Hala ere, ene beldurra fite joan da, mugimendu hori biziki onginahia izan baita, motibagarria izan da. Jendearen urratsak ikusiz, hitzak errexki ateratzen dira, askatzen gaituzte. Interesa izan da harremanak errazteko. Nere lehen aldia zen. Joan naiz arrats batez nere txapa errekuperatzerat Zuraideko trinketerat. Han ikusi ditut ezagunak euskaraz mintzo: baziren gazteak, zaharrak, haurrak ere bai. Denak ari ziren euskaraz, maila desberdina bazuten baina denek kontent...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/24

Olentzero etorri zaigu

Stella Mariseko CM1 eta CM2 gela

Abenduaren 16an Olentzero etorri da Angelura eta plazerrekin jaso dugu, urtero bezala! Ez zen bakarrik, Mari Domingirekin etorri da. Angeluko ezker paretan pasatu da, Angeluko eskolekin (euskaraz ikasten dutenak bistan dena): Angeluko ikastola, hiru publikoak (bat ez da etorri) eta gure eskola Stella Maris. Zoritxarrez eguraldia ez da batere ederra izan, eta desfilea ezeztatua izan da: ikasle batzuk triste izan dira zeren eta Olentzeroren astoa ez baita etorri… Baina Olentzerok ikatza eman digu, dantzak eta kantuak egin ondotik. Lehenik, denok elkarrekin kantatu dugu, eta gero eskola bakoitzak bere kantu bat kantatu die Olentzero eta Mari Domingiri. Dantzekin bukatu dugu, betiko dantzekin (Txulalai, Zazpijauzi eta abar). Eta bakoitzak bere taloa jan du aitamekin!

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/01/24

Itsas Bazterretik : PAUSOZ PAUSO FANDANGO Piarres Larzabal Kolegioko ikasleak Bixintxoko fandango txapelketa prestatzen

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20Bazterretik%20:%20PAUSOZ%20PAUSO%20FANDANGO%20Piarres%20Larzabal%20Kolegioko%20ikasleak%20Bixintxoko%20fandango%20txapelketa%20prestatzen

Urtarrilaren 18tik 27ra Lapurdiko Ziburu herriak Bixintxoen festa ospatuko du. Baltsan elkartean eta baita Ziburuko kaleetan aktibitate asko egingo dira haur txikienetik heldu zaharrenera: orotarik izango da eta denontzat! Jarduera horien artean, fandango txapelketa dugu. Bertan Piarres Larzabal Kolegioko ikasle talde batek parte hartuko du. Horietako bi dira Adur Apezetxe eta Maddi Fernandez. Baina zer da fandangoa? Euskal dantza bat da, taldean, biribilean nahiz binaka dantzatzen dena. Ikasle batzuentzat lehen aldia izango da eta dantza ikasten ari dira Maritxu Larzabal ikastetxeko animatzailearekin. Adur eta Maddiren kasuan, “Txikitatik dantza egiten dugu, 6 urteetatik eta gustatzen zaigulako sartu gara”. Hendaiako Akelarre dantza taldean ikasi dute, alde batetik pausuak eta bestetik elkar dantzatzean sentitzen dutena: “Barregura hori da hitz perfektua, zuen galderari erantzuteko baina noski alai garelako eta ez trufatzeko. Maddiren aurpegia ikustean eta berak nirea ba irri...

Irakurri segida

3483. zbk

Zozo aberatsa beti aberatsa da Zozo pobrea beti zozoa

(Anatole France)

Gure Hitza | 2019/01/24

Lehendakariari dolamena

Peio Jorajuria

Izendapen frango erabiltzen ditugu hiru hilabete hauetan frantses lurraldean bazterrak harrotzen ari dituen sozial mugimendua izendatzeko: jaka horiak, palto horiak, atorra horiak, txaleko horiak, horiz jantziak, jantzigaineko horiak, soingaineko horiak, barneko horiak, barnekomotz horiak... Laborari aldizkarian, Jean-Louis Davanten lumapean, zubereraz beraz, “kasabet holliak” ere irakurtu dut. Zenbat hitz errealitate bakar baten izendatzeko!

Joan den urri erditan abiaturik, mugimendu sozial horrek beti dirau. Eguberri garaian hatsantzen ari zela ematen zuen bainan hor dugu beti bizkor. Dolamen kaierak ari dira loratzen. Aitortu behar da, haatik, eskakizunak halako nahas mahas burtzoragarrian aldarrikatuak direla, zaku berean ezarririk onddo kasko beltz murtxagarriak, biper biziak, marrubi kutsatuak, aza buru borobilak, patata ustelak eta arroltze kolokak. Atxikitzekoak bezainbat botatzekoak. Zer biharamun ukanen ote dute dolamen horiek? Satisfamendu baino frustrazio ge...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016