Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2019ko Urtarrilaren 24a

Bidarrai

"Gaztaina" elkartearen informazio bilkura publikoa

Bidarrai, Heleta, Luhoso, Makea eta Lekornek sortu dute "Gaztaina" elkartea, ekoizpen edo produktu hori baloratzeko xedearekin. Jean-Michel Anchordoquy gure auzapeza da elkarte-buru. Elkartearen harat-hunaten berri emaiteko, informazio bilkura publikoa, deneri idekia, iraganen da urtarrilaren 26an, larunbat arratsaldez (17:30), herriko gelan. Lehendakariak presentatuko ditu elkartearen helburuak eta ibilmoldeak. Ondotik, Anne-Sophie Brélivet-Camus andereak eskainiko du "Gaztaina munduan" mintzaldia. Beñat Itoiz ere mintzatuko zaigu gaztainaren transformatze edo bertzelakatze zikloaz. Bururatzean, aperitifa eskainiko da han diren guzieri. Ongi etorri orori.

Boreal espedizioa

Badu orain bi hilabete hurbil Kanadan daudela Xiril Alvarez eta Paxkal Elgart, beren abentura hotz handietako hormaguneetan aitzina eramaiteko xedearekin. Jadanik aipatua izan dugu hemendik berek izendatu duten Boreal espedizio hori. Bi lagunek apirilaren 15aren muga emana dute, Yellowknifetik Tuktoyaktukerainoko 1.700 kilometroak betetzeko, oinez, bakotxak pulka karroa tiratuz. Hastapen hartan beranta pixka bat hartu badute ere, pulka horiek berantarekin eskuraturik, orain beren ibilaldiaren bete betean dira, 8/10 oren kurrituz egunero eta gauero bivouac batean lo eginez. Bideo ttipi batzuk egiten dituzte, Kanalduderi helarazten dituztenak, eta hain xuxen bideo horiek ikusgai dira internetez kanaldude.eus telebistan, "boreal espedizioa"-ren gainean klikatuz. Biziki interesgarriak dira. Ikusten dira pulka edo lerak tiratzen, kanpalekua muntatzen, sua elurrean pizten, horma zilaturik arrainak arrantzatzen... Diote ere noiztenka otsoak hurbil sumatzen dituztela. Ez da zinez entraaleko abentura, bizi duten hori!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3483. zbk

Zozo aberatsa beti aberatsa da Zozo pobrea beti zozoa

(Anatole France)

Gure Hitza | 2019/01/24

Lehendakariari dolamena

Peio Jorajuria

Izendapen frango erabiltzen ditugu hiru hilabete hauetan frantses lurraldean bazterrak harrotzen ari dituen sozial mugimendua izendatzeko: jaka horiak, palto horiak, atorra horiak, txaleko horiak, horiz jantziak, jantzigaineko horiak, soingaineko horiak, barneko horiak, barnekomotz horiak... Laborari aldizkarian, Jean-Louis Davanten lumapean, zubereraz beraz, "kasabet holliak" ere irakurtu dut. Zenbat hitz errealitate bakar baten izendatzeko!

Joan den urri erditan abiaturik, mugimendu sozial horrek beti dirau. Eguberri garaian hatsantzen ari zela ematen zuen bainan hor dugu beti bizkor. Dolamen kaierak ari dira loratzen. Aitortu behar da, haatik, eskakizunak halako nahas mahas burtzoragarrian aldarrikatuak direla, zaku berean ezarririk onddo kasko beltz murtxagarriak, biper biziak, marrubi kutsatuak, aza buru borobilak, patata ustelak eta arroltze kolokak. Atxikitzekoak bezainbat botatzekoak. Zer biharamun ukanen ote dute dolamen horiek? Satisfamendu baino frustrazio...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016