Azalekoa | 2025eko Martxoaren 27a

Itsas korronteen eragina aztergai

A.E.

Paul Moal-Darrigade
Paul%20Moal-Darrigade

Paul Moal-Darrigade gazteak, 3 urte eta erdiz Mediterraneotik ateratzen den korrontearen bilakaerari buruzko tesia egin du, itsas korronteek klimaren gan ukan dezaketen eragina ikertuz. Harekin solastatu gira gehiago ikasteko.

Amikuztar gaztearen ibilbidea

Paul Moal-Darrigade 29 urteko gazte donapaleutarra da. Bernat Etxepare lizeoan baxo zientifikoa pasa eta, lurra eta bizitzaren zientziaren irakasle izan nahi zuela argi zuenez, Bordeleko biologia fakultatera joan zen. Orotara 3 urtez egon zen ikasten, eta biologiako lizentzia lortu zuen. Baina irakasle izatea oraindik sentitzen ez zuenez, ikasketak segitzea erabaki zuen eta ozeanografiaren inguruko masterra lortu zuen, itsasoaren inguruko zientziei buruz. Zientologian eta paleoklimatologian berezitu zen. Konkurtso bat pasa eta gainditu ondotik, Mediterraneotik ateratzen den korrontearen bilakaeraren inguruko tesia egiten hasi zen 2018an, 2022an burutu zuena.

Gaur egun Euskal Herrira itzuli da lurra eta bizitzaren zientzien irakasle izaiteko, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan.

Tesiaren garapena

Paul Moal-Darrigadek Andaluzia eskualdeko hego-mendebaldean kokatzen den Cadizko golkoan diren sedimentu batzu ikertu ditu. Sedimentuak denboran zehar itsas zolan pausatzen diren partikulak dira, zientifikoei informazioa ematen diena. Analisia geokimikoak eginez, mikro-fosilak so eginez, tamaina aztertuz,... sedimentu horiek ikertu ditu, baita Mediterraneotik ateratzen den itsasbazterraren indarra eta posizioa denbora zehar nola aldatu den. Horrez gain, ur gatzatu eta bero horren eboluzioa segitu du. Haren tesiatik ondorioztatu ahal ukan du Mediterraneoa eta Ipar Atlantikoko klimaren artean lotura badela. Amikuztarrak azaltzen zuen aldaketak izan zirela kliman azken 2,6 milioi urteetan, garai glaziarrak eta garai interglaziarrekin. Garai glaziarrak hotzak dira, interglaziarrak aldiz beroagoak, orain bizitzen ari garena bezalakoa.

Tesia egiteko momentuan, bi pertsonek lagundu dute, bata Bordeleko irakaslea zena eta bestea ikerlaria. Horrez gain, besteak beste teknikari, ingeniari eta beste ikasle batzuen laguntza ere ukan du.

Aldaketa klimatikoa aipagai

Gaur egungo egoera klimatikoaren parean, Paul Moal-Darrigade ez da biziki optimista agertu. Modelo klimatikoa biziki konplexua dela zioen, aurreikusten diren aldaketak uste baino goizago bizitzen dira. Aldaketa klimatikoak biziki fite abian direlarik, krisi ekologikoak sortzen dira, espezie anitz desagerraraziz besteak beste. Hala ere, amikuztarrak azpimarratu nahi ukan du gizakiak izan baino lehenago, Lurraren CO2 konzentrazioa jadaneko altuagoa izan dela, nahiz artxibo ekologikoetan sekulan ez den berotze hain zalurik izan.

Hain zuzen ere, gai horren inguruan solastatzeko, Donapaleuko Otsail Ostegunen kari, ozeanografia eta klimaren arteko loturak aipatu zituen. Zirkulazio ozeaniko eta klima harremanak gaur egun Ipar Atlantikoan eta garaian nola aldatu diren azaldu zuen.

Bukaerako eztabaida arrunt interesgarria izan zela zioen amikuztarrak, jendeak klima aldaketari buruz galdera anitz pausatu baitzituen. Gogoetak partekatzeko parada izan zen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Gure Hitza | 2025/03/27

Gure beldurrak erre

Peio Jorajuria

Ihauterien garaia bururatuxea da, aurtengo. Ene aldetik, Lapurdiko hiri bateko ihauteriak hurbildik segitu ahal izan ditut. Hobeki erran, hiri hortako ikastetxe desberdinetako lehen mailako haurren ihauteriak. Irakaskuntzako hiru sareetako (publiko, pribatu eta ikastola) hirurehun bat ikasle, jantzi koloretsutan, hiriko karriketan barna desfilatzen, polita zen. Batzuk zirtzilez bezti, besteak dantzariz edo ere joaldunez, ardi larruzko jantzia soinean, buru gainean tunturroa eta bizkarrean egiazko joareak. Zein harro ziren!

Hiria zeharkatu zuen desfileak, eta merkatu eguna baitzen, salmahaien artetik bazen alegeratasun, saltzaileen eta erosleen aurpegiak lorietan haur saldo hori haien artetik iragaitean. Eta hiriko pilota plazara heldu zen desfilea. Haurrak halako errondan bezala ezarri ziren, Zanpantzar gaizoa beren erdian zutela. Lehenik, haurrek taldeka eman zuten beren ikusgarria, dantza edo kantua. Eta bukaeran hasi ziren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016