Herriz Herri - Hazparne (L) | 2025eko Martxoaren 27a

Libertimendua - Erakusketa - Hazitegia - Bethi Gazte - Eñaut Etxamendi mediatekan

Libertimendua%20-%20Erakusketa%20-%20Hazitegia%20-%20Bethi%20Gazte%20-%20Enaut%20Etxamendi%20mediatekan

Libertimendua

Hazparnen iragan da aurtengo azken Libertimendua. Gaitzeko arrakasta ukan du. Erran behar da dena ederki prestatua zela: dantzariak, antzerkilariak eta bertsolariak. Miren Artetxe eta Mizel Mateoren bertsoak finak eta lagungarriak izan dira gazteek irudikatu eta aipatu gai guzien ulertzeko.

Hala nahas-mahas eta zonbait ahantziz zer gai aipatu den; baziren Hazparne aipatzen zutenak bainan ere auzo herriak: Puyo agentziak galdu telekomandak eragin arrastatzeak, Aiherran egin tagak eta hango auzapezaren kexu gorria, Super Peio Auxotearen salbatzailea, Lauak lantegia gerla tresna sortzailea, Hazparneko bideo-zaintzale selekzioa, kaperaren erabilpen etengabea, Le Pen-en heriotza bainan oroz gainetik gure herrietan eskuin muturrak egiten duen emendatzea, eskola giristinoetan gertatu gauza itsusiak... eta beste. Bazen orotarik, denak egiak eta molde irringarrian eta trufakorrean aipatuak. Ondotik gaitzeko bazkaria egin da ezkerparetan, giro ezin hobean.

Biba zuek gazteak eta heldu den urte arte!

Erakusketa Pierre Espil mediatekan

Georgia Niekrasz andereak tindu anitz sortu ditu Gaïaren mitoaren inguruan. Egun hauetan mediatekan erakusketa bat bada "Gaïasismo" edo "Natura mugimenduan" deitu duena. Obrei esker natura eta gizakiaren arteko lotura ikertzen du, inspirazioa bere euskal eta eslaviar erroetan aurkitzen duela. Lurraren indarra eta denbora berean ahulezia erakusten du bizi ororen ama den Gaïaren mitoa erabiliz.

Artistarekin hitz egin nahi bada apirilaren 2an edo 5ean joan behar da mediatekarat (14:30-17:00). Bestenaz erakusketa mediatekaren zabaltze orduetan ikus daiteke, kitorik.

Hazitegia Espil mediatekan

Landare eta hazi trukaketa apailatua da mediatekan aurten ere. Ez da diru istoriorik: har eta emaiten da. Baratze haziak, loreak, landare aromatikoak, zerealak, zuhaitzak eta zuhaixkak uzten ahal dira. Haziak gutunazal batean ezarri beharko dira eta mamutxa kaltegarririk ez hedatzeko, haziak 24 orenez hormagailuan utzi behar dira (aste bat lekadunentzat).

Bethi Gazte

Hola deitzen den adinetakoen batasunak urteko biltzar nagusia egin du duela zonbait denbora. Eraman ateraldi eta ausagailuen itzulia egin eta, bulego berriaren hautatzeko ordua etorri da eta izan da aldaketa: lehendakari Monique Luberriaga; lehendakariorde Marie Françoise Durruty, idazkari Marie Bareille Dihartce; idazkariorde Françoise Claudepierre; diruzain BeÅ'ˆat Saint Esteben; diruzainorde Claudine Curtet.

Urte hastapen huntan bildu dira jadanik kausera jateko eta programa aberatsa muntatua dute urte guzirako.

Eñaut Etxamendi mediatekan

Apirilaren 19an (10:00), Eñaut Etxamendiren obretan bidaiatuko da, "Azken elurra", "Gilentegiko Gilen", kantu, olerki,... Idazlea bera presente izanen da. Antolatzailea HAIK da, Hazparneko mediateka partaide duelarik. Ongi etorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Gure Hitza | 2025/03/27

Gure beldurrak erre

Peio Jorajuria

Ihauterien garaia bururatuxea da, aurtengo. Ene aldetik, Lapurdiko hiri bateko ihauteriak hurbildik segitu ahal izan ditut. Hobeki erran, hiri hortako ikastetxe desberdinetako lehen mailako haurren ihauteriak. Irakaskuntzako hiru sareetako (publiko, pribatu eta ikastola) hirurehun bat ikasle, jantzi koloretsutan, hiriko karriketan barna desfilatzen, polita zen. Batzuk zirtzilez bezti, besteak dantzariz edo ere joaldunez, ardi larruzko jantzia soinean, buru gainean tunturroa eta bizkarrean egiazko joareak. Zein harro ziren!

Hiria zeharkatu zuen desfileak, eta merkatu eguna baitzen, salmahaien artetik bazen alegeratasun, saltzaileen eta erosleen aurpegiak lorietan haur saldo hori haien artetik iragaitean. Eta hiriko pilota plazara heldu zen desfilea. Haurrak halako errondan bezala ezarri ziren, Zanpantzar gaizoa beren erdian zutela. Lehenik, haurrek taldeka eman zuten beren ikusgarria, dantza edo kantua. Eta bukaeran hasi ziren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016