Herriz Herri - Heleta (NB) | 2025eko Martxoaren 27a
Dolu - Sortze - Feria
Dolu
Nehor beha ez zegoelarik hedatu da berria, Panpi Goyeneche Hegikoaren hil mezua. 70 urtetan utzi du mundu hau supituki, utzi ere espos lagun, haur etxe, adixkide eta hainbeste ezagun, oro daldara batean ezarririk, holakoa baitzen Panpi, gizon lagunkina ofizioz tindatzailea, haren erretreta epea laburra izan da.
Ez gira harritu gure eliza bete-betea ikustea ehortz egunean, otoitz eta kantuetan parte hartuz familiaren sustengatzera jinak.
Egin dituen zerbitzuez kondu hartuko ditu Jaun zerukoak. Gure partetik, dolumin bihotzekoak espos, haur, heriotze hortaz hunkiak diren guzieri.
Sortze
Plazereko berria, heriotzetik landakoa sortze baten berri emaitea. Nicolas Delgue eta Laetitia Acheritogarayren familian sortu da lehen haurra, aitamak eta familiakoak mila lorietan ezarri dituena amatxitik haste. Goresmenak aitameri eta bizi luze zoriontsua Norari!
Feria
Zinez feria ederrak ukan ditugu. Lehenik aroaren partetik, lehen egunean zaldi ala jende baldin bazen, bigarren egunean migen lehiaketan 100ez goiti baziren, bederatzi zerrendetan, hoberena jalgi dena Hirigoyen Hazparnekoarena, ala hankaz ala gorputzez. Goresmenak jabeeri, bainan ere beste guzieri, segur ederra baitzen, etorri den jende ostea loriaturik egon da. Goresmenak ere antolatzaile den Kabala elkarteari.











