Euskal diaspora | 2025eko Martxoaren 27a

Trikipoteoa Buenos Airesen, Etxekoak-ek 30 urte... SFO "Liburu Kluba"

Joseba Etxarri

SAN TELMO auzo famatuan barna, euskal musika eta giro handiko Buenos Airesko Trikipoteoa, ebiakoitz huntan argentinar hiriburuan aurtengo lehena, Euskaltzaleak antolatzaile
SAN%20TELMO%20auzo%20famatuan%20barna_%20euskal%20musika%20eta%20giro%20handiko%20Buenos%20Airesko%20Trikipoteoa_%20ebiakoitz%20huntan%20argentinar%20hiriburuan%20aurtengo%20lehena_%20Euskaltzaleak%20antolatzaile

TRIKIPOTEOA.

2025eko lehenengo Trikipoteoa iragarri du larunbat huntan Buenos Airesen hiriko Euskaltzaleak elkarte eta euskaltegiak (1944an sortua). Ibilbidea euskaltegi honen egoitzatik abiatuko da (Bernardo Irigoyen 826) eta San Telmo auzoko karriketatik eramanen du euskal musikaren alaitasuna. Ekimen arrakastatsua da beti hiriburu argentinarrean, eta urtean pare bat alditan antolatzen du Euskaltzaleak-ek. Trikitixa eta akordeoiak, txistuak, albokak-eta bildu ohi ditu, jendea kantuz eta dantzari kalerik kale, giro euskaltzalean. Bertako euskaldunen, baina EHtik joanik hirian diren hainbat gazte euskaldunen bilgarri ere bada deialdia.

ETXEKOAK.

Abantzu 300 jende bildu ziren martxoaren 15ean Girondako Tresse herriko Reflet aretoan Bordeleko "Etxekoak" abesbatzaren 30. urtebetetzea ospatzeko antolatu ikuskizunera. Oholtza gainean, Etxekoak-eko kantariekin batera, Bordeleko Euskal Etxeko (BEE) "Bestalariak" korala eta, Bordeletik ere, "Band'A Leo" musika banda ari izan ziren. Txartel salmentan atera zen dirua (2.065 euro), ekimen sozial bati eman zitzaion. Aste huntan, ostiralean, Itziar Leemansen "Olatuak" dokumentala emanen. Larunbatean, Sagardotegi Afaria antolatu dute Bordaleko Euskal Etxearen egoitzan bertan. Sagardotegi menua eta "txotx"-a, 45 euro.

SAN FRANTZISKO.

BEO (Basque Educational Organization) aipatu izan dugu hemen, San Frantziskon du elkarteak oinarria, eta bere helburuetarik da euskal kultura amerikar ez-euskaldunen artean partekatzea. Gaur heien "Book Club" edo "Irakurketa Kluba" behar dugu aipatu. Heldu den astelehenean eginen du bere datorren online bilkura. Beti aitzinetik proposatzen duten liburu bat hautatzen dute, irakurtzea gomendatu eta hurrengo saioan komentatzen. Liburuak ingelesez dira, baina testuengaiak, idazleak berak edo argumentua nolabaiteko loturaduna da euskaldunekin. Heldu den astean, konparazio, Kalifornian sortu eta bizi den Julian Zabalbeascoa idazlearen nobela, "What We Tried to Bury Grows Here" (Gu lurperatzen saiatu ginena hazten da hemen). Xehetasunak basqueeducational.org-en.

ITXARO BORDA.

Ostegun huntan, bestalde, Edinburgoko Unibertsitatean mintzatuko da Itxaro Borda "Euskaldun, Frantses, kanpotarra etxean? Erbestera hurbilduz literaturatik" solasgai, Barne exilioa hizpide.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Gure Hitza | 2025/03/27

Gure beldurrak erre

Peio Jorajuria

Ihauterien garaia bururatuxea da, aurtengo. Ene aldetik, Lapurdiko hiri bateko ihauteriak hurbildik segitu ahal izan ditut. Hobeki erran, hiri hortako ikastetxe desberdinetako lehen mailako haurren ihauteriak. Irakaskuntzako hiru sareetako (publiko, pribatu eta ikastola) hirurehun bat ikasle, jantzi koloretsutan, hiriko karriketan barna desfilatzen, polita zen. Batzuk zirtzilez bezti, besteak dantzariz edo ere joaldunez, ardi larruzko jantzia soinean, buru gainean tunturroa eta bizkarrean egiazko joareak. Zein harro ziren!

Hiria zeharkatu zuen desfileak, eta merkatu eguna baitzen, salmahaien artetik bazen alegeratasun, saltzaileen eta erosleen aurpegiak lorietan haur saldo hori haien artetik iragaitean. Eta hiriko pilota plazara heldu zen desfilea. Haurrak halako errondan bezala ezarri ziren, Zanpantzar gaizoa beren erdian zutela. Lehenik, haurrek taldeka eman zuten beren ikusgarria, dantza edo kantua. Eta bukaeran hasi ziren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016