Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Urtarrilaren 16a

Eskubaloia - Pilota

Eskubaloia%20-%20Pilota

Eskubaloia

Nesketan, erregionaleko Frantziako koparen laugarren itzuliaren kondu, Kanbo/Irisarrik galdu du Blanquefort-en, 24-30.

Heldu den larunbateko partidak

Nesketan, gehienetan, nazional 3 mailan lehen taldeak Kostaldea errezebituko du Kanbon (20:30).

Bigarren taldea joanen da da Asson-era (19:00).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek Kostaldea errezebituko dute Kanbon (18:30).

Gizonetan, pre-nazional mailan, bigarren taldeak errezebituko du Mont de Marsan (19:00).

B.L.

Pilota

Finalean

Binazkako xapelgoan, Frantziako xapelgoaren konduko finalerditan, Julien Etchegaray-Paolo Bidartek irabazi dute partida Uztaritzen 40-34 Noizbait-ekoen parean. Sasoin hastapena ikusiz, ez ginuen uste hain urrun joanen zirenik. Bainan Julienek eta Paolok beti sinetsi dute. Finala jokatuko dute heldu den igandean (11:00), Arrangoitzeko trinketean Zaharrer Segikoen aitzinean. Karia hortarat, bazkaria antolatua da lekuan berean, eta gaurko berantenaz zuen izena eman JC Bidart 06-72-07-12-64 deituz.

Palantxa

Bestalde, beti Frantziako xapelgoaren kondu, nesketan palantxan pilota hutsean, 5 parek final-laurdenak jokatu dituzte eta denek galdu salbu 2. mailako Maitena Mollon eta Maia Muscarditzek, hauek nagusitu baitira: 15-08, 09-15, 10-02 Urruñarrak taldeari. Orain finalerditan, Maitena eta Maia Urruñarrak-en aitzinean ariko dira.

Hemendik, deneri desiratzen diegu partida onen eskaintzea eta ahalaz irabaziz!

Astekari huntako irakurle pilotatzaleeri 2025 urtearentzat gure agiantza beroenak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Gure Hitza | 2025/01/16

Esperantzaren argia

Ainhoa Etchenique

Urtea hasi eta segidan bukatu. Herria astekaria sortu eta 80. urtea ospatu. 2025 urteko lehen aletik goiti diseinua aldatzea aipatu, bigarren alea atera eta hirugarrena jadaneko prestatu. Eguberri fitesko heldu zaigula oroitu eta jadanik pasatu. Hasi eta bukatu, denboraz beldur naizela ezin dut ukatu.

Zein fite pasatzen diren egunak, asteak, urteak… Kezkagarria da ikustea zein fite doan denbora. Kontrolatzen ahal ez den zerbait da, pausan eman ala gelditzen ez dena. Denbora ez da ikusten ahal den zerbait, ez da hunkitzen ez eta sentitzen ahal. Haatik, denek badakigu denbora pasa dela, denbora aitzina doala eta gu harekin.

2024 urtea hasi bezain laster bukatu zaigu. 366 egunez gauza anitz pasa dira, izan Herria astekariaren baitan bainan baita orokorkiago mundu osoan zehar ere.

2024 urte mugimendutsua izan da. Mota desberdinetako uholde anitz bizi izan ditugu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016