Han eta Hemen | 2025eko Martxoaren 27a

Moda lasterraren kontra

Konpon Txoko eta Bizi! elkarteko kideak senatariei bidali gutunak eskuetan
Konpon%20Txoko%20eta%20Bizi!%20elkarteko%20kideak%20senatariei%20bidali%20gutunak%20eskuetan

Martxoaren 14an, Konpon Txoko birziklategiak eta Bizi! elkarteak lurraldeko Max Brisson, Denise Saint-Pée eta Frédérique Espagnac senatariei gutun bat bidali diete, Senatuko gai zerrendan ehungintzaren ingurumen-inpaktuaren kontrako lege proposamena sartzea galdegiteko. Izan ere, badu urte bat proposamen hori blokeatua dela Senatuan, lehen irakurketan Legebiltzarrean onartu zenetik. Ekimen hau "Stop fast fashion" mobilizazioaren baitan kokatzen da. Martxoaren 14ko egun hartan hainbat sarek mobil

Kontsumo eredu agortua

Urtero, mundu osoan 150 miliar jantzi ekoizten dira, munduko berotegi-efektuko gasen emisioen %10a errepresentatzen duena. Gehiegizko produkzio horrek kutsadura masiboaz gain, jendearen eskubideak ere urratzen ditu, lan behartua eta lan-baldintza duinekin.

Frantzia estatuan, 2022an 3,3 miliar jantzi saldu ziren, hau da, urtean 48 jantzi biztanleka. Alta, Elise Robert-Lourdette Bizi! elkarteko kideak Pariseko Hitzarmena errespetatu eta berotzea 1,5°C-ra mugatzeko, biztanle batek urtean gehienez 5 jantzi berri erosi beharko lituzke.

Egoera kezkagarri honen parean, 2024ko martxoaren 14an Legebiltzarrean onartu legeak, besteak beste moda lasterraren publizitatea debekatzea eta produktu berrientzako bonus/malus sistema bat ezartzea proposatzen du. Hala ere, urte bat geroago aurrerapen hori blokeatua da Senatuan, Bizi! elkartearen iritziz herritarren eta eragile politikoen mobilizaziorik gabe sekula gauzatzen lortuko ez dena.

Moda lasterrari erantzuna

Moda lasterrari aurre egiteko, berrerabilpena eta bigarren eskuko jantziak lehenestea da aterabidea, birziklapen zentroetan erosiz. Horren karira, martxoaren 29an arratsaldez, Konpon Txokok braderia bat antolatzen du birziklategiko bigarren eskuko jantziak ezagutarazteko parada eskainiz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2025/03/27

Ingurumeneko Harrabotsaren Prebentzio Plana

Ingurumeneko%20Harrabotsaren%20Prebentzio%20Plana

Martxoaren 19tik maiatzaren 19ra, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak kontsulta publikoa antolatzen du bere Ingurumeneko Harrabotsaren Prebentzio Planaren (PPBE) laugarren epeari buruz. Prefekturak harrabots mapa estrategikoetan identifikatu departamendu mailako errepide azpiegitura handiak kontuan hartzen ditu plan hunek.

Irakurri segida

3779. zbk

Gure Hitza | 2025/03/27

Gure beldurrak erre

Peio Jorajuria

Ihauterien garaia bururatuxea da, aurtengo. Ene aldetik, Lapurdiko hiri bateko ihauteriak hurbildik segitu ahal izan ditut. Hobeki erran, hiri hortako ikastetxe desberdinetako lehen mailako haurren ihauteriak. Irakaskuntzako hiru sareetako (publiko, pribatu eta ikastola) hirurehun bat ikasle, jantzi koloretsutan, hiriko karriketan barna desfilatzen, polita zen. Batzuk zirtzilez bezti, besteak dantzariz edo ere joaldunez, ardi larruzko jantzia soinean, buru gainean tunturroa eta bizkarrean egiazko joareak. Zein harro ziren!

Hiria zeharkatu zuen desfileak, eta merkatu eguna baitzen, salmahaien artetik bazen alegeratasun, saltzaileen eta erosleen aurpegiak lorietan haur saldo hori haien artetik iragaitean. Eta hiriko pilota plazara heldu zen desfilea. Haurrak halako errondan bezala ezarri ziren, Zanpantzar gaizoa beren erdian zutela. Lehenik, haurrek taldeka eman zuten beren ikusgarria, dantza edo kantua. Eta bukaeran hasi ziren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016