Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2025eko Martxoaren 27a

Gernikako arbolaren kimua

Laurent Inchauspe eta Ana Otadui Biteri Gernikako kimua landatzen
Laurent%20Inchauspe%20eta%20Ana%20Otadui%20Biteri%20Gernikako%20kimua%20landatzen

Gernikako arbolaren kimu bat Herriko Etxeko plazan landatua izan da. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiko presidentea eta Laurent Inchauspe herriko auzapezak dute landatu. Gogotik taldeak "Gernikako arbola", Jose Maria Iparragirre olerkari eta koblakariak idatzi kantua eman dute, Garaztarrak dantza taldeak aurreskua dantzatu duela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Gure Hitza | 2025/03/27

Gure beldurrak erre

Peio Jorajuria

Ihauterien garaia bururatuxea da, aurtengo. Ene aldetik, Lapurdiko hiri bateko ihauteriak hurbildik segitu ahal izan ditut. Hobeki erran, hiri hortako ikastetxe desberdinetako lehen mailako haurren ihauteriak. Irakaskuntzako hiru sareetako (publiko, pribatu eta ikastola) hirurehun bat ikasle, jantzi koloretsutan, hiriko karriketan barna desfilatzen, polita zen. Batzuk zirtzilez bezti, besteak dantzariz edo ere joaldunez, ardi larruzko jantzia soinean, buru gainean tunturroa eta bizkarrean egiazko joareak. Zein harro ziren!

Hiria zeharkatu zuen desfileak, eta merkatu eguna baitzen, salmahaien artetik bazen alegeratasun, saltzaileen eta erosleen aurpegiak lorietan haur saldo hori haien artetik iragaitean. Eta hiriko pilota plazara heldu zen desfilea. Haurrak halako errondan bezala ezarri ziren, Zanpantzar gaizoa beren erdian zutela. Lehenik, haurrek taldeka eman zuten beren ikusgarria, dantza edo kantua. Eta bukaeran hasi ziren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016