Herriz Herri - Angelu (L) | 2025eko Martxoaren 27a
Dolu - Hitzaldia
Dolu
Maite Lafourcade joan zauku. Eskubide erakasle, obra eta artikulu batzu ateraiak zituen gure legezkoetaz, hala nola "La société basque traditionnelle", "Mariages sous l'ancien régime", "Les fors basques et les droits de l'homme" besteak beste. Etxeaz berriki egina zuela lan bat.
Gipuzkoako foroak ez zirela idatziak izan hasi ginen bildumatzen eta sekulan ez burutu. Atxikimenduz ari zen andereak oroitzapen onik baizik ez dauku utzi penetan gaudela. Familiari dolumin bizienak igortzen dizkiogu.
Hitzaldia
Apirilaren 4an (19:00), Argitxu Camus-en mintzaldia izanen da Ibaialden,"Euskaldunak Ameriketan: XIX. mendetik gaur egunarte"gaiaren inguruan. Urririk izanen da.