Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025eko Martxoaren 27a

Kayak txapelketa - Bertso bazkaria

Nerea Ibarzabal
Nerea%20Ibarzabal

Kayak txapelketa

Bi egunez iraganen da kayakaren inguruko elkarretaratze hau, Ur Tipula elkarteak antolaturik.

Nazio arteko lehiaketa da. Huna egitaraua: martxoaren 29an larunbatez (11:00-17:00): kayak-krono junior/senior/beterano. Bazkariaren ondotik kontzertua izanen da Glourious Basterds (rock n'roll from Angelun) taldearekin.

Martxoaren 30ean: gosaria eta gero kayak jaitsiera.

Bertso bazkaria

Martxoaren 30ean igandez, Sanoki gelan iraganen da Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketako sari ematea. Bazkaria: 25€ (haurrak 15€). Saioa (16:30) 10€. Bertsulariak: Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi.

Izena emateko: 06-74-98-54-75.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3779. zbk

Gure Hitza | 2025/03/27

Gure beldurrak erre

Peio Jorajuria

Ihauterien garaia bururatuxea da, aurtengo. Ene aldetik, Lapurdiko hiri bateko ihauteriak hurbildik segitu ahal izan ditut. Hobeki erran, hiri hortako ikastetxe desberdinetako lehen mailako haurren ihauteriak. Irakaskuntzako hiru sareetako (publiko, pribatu eta ikastola) hirurehun bat ikasle, jantzi koloretsutan, hiriko karriketan barna desfilatzen, polita zen. Batzuk zirtzilez bezti, besteak dantzariz edo ere joaldunez, ardi larruzko jantzia soinean, buru gainean tunturroa eta bizkarrean egiazko joareak. Zein harro ziren!

Hiria zeharkatu zuen desfileak, eta merkatu eguna baitzen, salmahaien artetik bazen alegeratasun, saltzaileen eta erosleen aurpegiak lorietan haur saldo hori haien artetik iragaitean. Eta hiriko pilota plazara heldu zen desfilea. Haurrak halako errondan bezala ezarri ziren, Zanpantzar gaizoa beren erdian zutela. Lehenik, haurrek taldeka eman zuten beren ikusgarria, dantza edo kantua. Eta bukaeran hasi ziren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016