Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Martxoaren 27a
Dantza tailerra - Garbiketa
Dantza tailerra
Martxoaren 29an (9:30-11:00), 12 urtetik goragoko haurrendako ihauteria lantzeko dantza tailerra antolatuko da Donibane Gym gunean. Urririk izanen da baina tokiak mugatuak izanez, izenak 06-46-08-41-05 zenbakira eman behar dira.
Garbiketa
Udaberriko garbiketa ekintzak hogei bat lagun mobilizatu ditu. Hondakin anitz bilduak izan dira Marinela eta Zubiburu artean, besteak beste hiriko zerbitzu teknikoak nekez hel daitezkeen lekuetan. Bakoitza bere auzotegiko garbitasunaren eragile izateko garrantziari buruz sentsibilizatzeko xedez eramaniko ekintza da.











