Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Martxoaren 27a
Kontzertua
Sortu eta berrogeita hamar urtera, Errobik, euskal folk-rockaren talde mitikoak, bere itzulera iragarri du eta apirilaren 4an (20:00) ariko da Tanka gelan, lehen partean Ixabe izanen dela. Eskariari erantzuteko, jarlekuen kopurua handitua izan da, 200 toki berri salduz. Agian oraindik geldituko dira, tanka-saintjeandeluz.notre-billetterie.fr webgunetik lehenbailehen har daitezke. Tokiak 10 eta 24 euroren artean kostako du.











