Herriz Herri - Urruña (L) | 2025eko Martxoaren 27a

Ibardingo txirrindulari igoera - Iparra-Hegoaren aste bukaera - Mugaldeko udaleku ibiltaria - Lan foroa, Urruñako enpresen elkargunea - Oletako zerritxo errea - Mus - Bigarren eskuko bizikletak - Pilota

Ibardingo%20txirrindulari%20igoera%20-%20Iparra-Hegoaren%20aste%20bukaera%20-%20Mugaldeko%20udaleku%20ibiltaria%20-%20Lan%20foroa_%20Urrunako%20enpresen%20elkargunea%20-%20Oletako%20zerritxo%20errea%20-%20Mus%20-%20Bigarren%20eskuko%20bizikletak%20-%20Pilota

Ibardingo txirrindulari igoera

Apirilaren 6an igandearekin (8:00) txirrindularien krono eskalada izanen da Ibardingo lepoan. Osora 10km eta 445 metro. Aisialdia: 5 euro, kronoa: 14 euro. Izen-emateak: pb-organisation.com.

Iparra-Hegoaren aste bukaera

Aurten, Iparra-Hegoaren aste nagusia hilaren 24tik 30era ospatzen ari dira. Aste bukaera honetan, biziki egitarau aberatsa eskaintzen dute Seguran. Hilaren 28an ostiralarekin, gazte bazkaria karpa azpian, Etxepare lizeoko ikasleen txaranga karrikaz karrika, bildotsa burruntzian eta garagarno jastaketa, Kuxkuxtu txarangaren animazioa, eta (23:00) kontzertuak: Alarma Morea eta Kode taldeekin. Horien ondotik, musika DJ Alakaterekin. Hilaren 29an larunbatarekin, mendi ibilaldia, bote luzeko partidak, aperitifa Etxepare lizeoko txarangarekin, gazte bazkaria, Dizkobolo animazioa, taloak, garagarno jastaketa eta (23:00) kontzertuak: Zetkin eta Balantza taldeekin. Horien ondotik, musika DJ Bull-ekin. Hilaren 30ean igandearekin, sukalki lehiaketa, kale animazioa gaitari eta joaldunekin, (13:00) Gereziondoaren gerizpeko ekitaldia, (15:00) herri bazkaria Kuxkuxtu txarangak alaiturik, eta bukatzeko, (16:30) erromeria Imuntzo eta Belokirekin.

Mugaldeko udaleku ibiltaria

Aurten, bigarren aldiz, gaztetxoendako udaleku ibiltaria jadanik prest da. Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak,Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Oiartzungo Udala, Sarako eta Urruñako Herriko Etxeen babesarekin, muga inguruetako herrietako gazteak harremantzeko eta ingurunea euskaraz ezagutzeko egonaldi ibiltaria antolatu dute.Udaleku ibiltaria Oiartzunen hasiko da uztailaren 14an (10:00) eta Urruñan bukatuko uztailaren 20an egun osoko egitarauaren ondotik (12:00).Udaleku berri honetan parte hartzeko baldintza da Bortzirietan, Oiartzunen, Saran edota Urruñan erroldatua izatea eta beharrezkoa da euskaraz jakitea. Udalekua Oiartzunen hasi eta egunez egun Urruñara arteko ibilbidea osatuko dute, herriz herri jarduera ezberdinak eginez. Izen ematea online egin behar da eta horretarako epea apirilaren 6a artekoa izanen da. Toki kopuru mugatua izanen da eta gehienez ere 40 gaztek parte hartzen ahalko dute. Udalekuaren prezioa 150 eurokoa da. Familiek apirilean jakinen dute izen ematea onartua izan den. Udalekua aitzinera ateratzeko gutienez 15 izen emaile beharko dira.

Lan foroa, Urruñako enpresen elkargunea

Apirilaren 3an ostegunarekin eginen dute Urruñako lan foroaren bigarren edizioa, Posta gelan. Egitaraua: (10:00-10:30) emazte enpresalaritzari buruzko hitzaldia Andere Nahia elkartearen eskutik. (10:30-13:00) job dating, kontratatzen duten Urruñako enpresekin zuzenean harremanetan sartzeko aukera,tokiko eragile ekonomikoekin elkartzeko eta norberaren sarea aberasteko abagune ezin-hobea.

Oletako zerritxo errea

Urtero bezala, aurten ere apirilaren 5ean larunbatarekin (19:30) zerritxo erre jatea izanen da Oletako pilota-plazan, Nahasiak elkarteak antolaturik.

Mus txapelketa Zokoan

Hilaren 29an larunbatarekin (15:00) mus lehiaketa izanen da Zokoan, aisialdi etxean, Altxa Zokoa! elkarteak antolaturik. Izen-emaiteak tokian (15:00). 12 euro pertsona bakoitzeko. Informazioa: 06-50-22-26-52.

Bigarren eskuko bizikletak

Hilaren 29an larunbatarekin (10:00-16:00), bigarren eskuko bizikletak izanen dira salgai herriko pilota-plazan.

Pilotari urruñarren emaitzak

Arrangoitzenjokatu zuten Pro A lehiaketaren partidan honako emaitza erdietsi zuten: M. Etxeberri eta Ducassou 40 À¢'€'" Bideondo urruñarra eta Saint Paul À¢'€'" 18; eta Pro B lehiaketaren partidan Mariluz eta Lambert 40 À¢'€'" Teilleri eta Lazkano urruñarra 30.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Gure Hitza | 2025/03/27

Gure beldurrak erre

Peio Jorajuria

Ihauterien garaia bururatuxea da, aurtengo. Ene aldetik, Lapurdiko hiri bateko ihauteriak hurbildik segitu ahal izan ditut. Hobeki erran, hiri hortako ikastetxe desberdinetako lehen mailako haurren ihauteriak. Irakaskuntzako hiru sareetako (publiko, pribatu eta ikastola) hirurehun bat ikasle, jantzi koloretsutan, hiriko karriketan barna desfilatzen, polita zen. Batzuk zirtzilez bezti, besteak dantzariz edo ere joaldunez, ardi larruzko jantzia soinean, buru gainean tunturroa eta bizkarrean egiazko joareak. Zein harro ziren!

Hiria zeharkatu zuen desfileak, eta merkatu eguna baitzen, salmahaien artetik bazen alegeratasun, saltzaileen eta erosleen aurpegiak lorietan haur saldo hori haien artetik iragaitean. Eta hiriko pilota plazara heldu zen desfilea. Haurrak halako errondan bezala ezarri ziren, Zanpantzar gaizoa beren erdian zutela. Lehenik, haurrek taldeka eman zuten beren ikusgarria, dantza edo kantua. Eta bukaeran hasi ziren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016