Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Martxoaren 27a

Euskaraldia prestatzeko bilkura - "Justizia euskararentzat!" manifa - Kantaldia Donapaleun - Amalia elkartearen biltzar nagusia

Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre
Intza%20Gurrutxaga%20eta%20Gorka%20Torre

Euskaraldia prestatzeko bilkura

Amikuzen, Euskaraldia antolatzeko lantalde bat sortu berri da Zabaliken inguruan. Euskaraldia, Korrika bezala, Euskal Herri osoko gertakaria da euskararen garapenaren alde. Euskaraldiak galdegiten dauku gure heinean, 11 egunez baliatzea gure hizkuntza gure artean. Aurten maiatzaren 15etik 25era iraganen da.

Amikuzeko lantaldea programa baten antolatzen hasia da. Joan den astean, dei zabala egin du lekuko elkarteei ekitaldi horretan parte hartzeko: "Euskaraldia eginahala leku publiko eta saltegietan agerraraztea eta animazio batzuen eskaintzea: antzerki, filma, karaoke saio, idazle aurkezpen, Herriko Etxeetako hautetsien bilkurak itzultzaileekin,...".

Hitzordu handiena maiatzaren 16an liteke, ostiral arrastiriz, "Ahobizi" eta "Beharri prest" txapen banaketa pestaren karietara antolatua izanen den ekitaldian.

Hori guzien antolatzeko bilkura proposatua da apirilaren 4an ostiralez (18:30), Zabalik elkartearen lokalean (Iturzainenia etxea, Bithinako bidean, Donapaleun).

"Justizia euskararentzat!" manifa

Zabalik elkarteak dei egiten du elkarretaratze hortan parte hartzera. Huna zabaldu duen mezua: "Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre auzipetuak izanen dira, Baionako auzitegian egin zuten tindaketaren ondotik... Auzi horrek bizi dugun injustiziaren egoera latza adieraziko du: Intzak euskara ofiziala den legedia duen lurralde batekoa izanik, itzultzailea ukaiten ahalko luke, Gorkak aldiz euskara ofizialki ezagutzen ez duen legedi batekoa izanik, berriz euskaraz entzuna izaiteko errefusa ukan behar luke. Hizkuntza bera, bi errealitate juridiko, bi zapalkuntza mota, linguizidoa bururaino emateko. Goazen denak gure kexuaren agertzera apirilaren 6an (11:00). Haien justizia injustua sala dezagun!".

Kantaldia Donapaleun

Adin Ederra elkarteko langileen batzordeak, kantaldia antolatzen du ibiakoitz huntan, martxoaren 29an, Donapaleuko zinema (20:30). Hor entzuten ahalko dira Berçaits anaiak, Hiruri, Lea & Anouxka, Debru zaharrak eta Ahoz.

Sartzea 15€; hamabi urtez azpikoentzat 10€.

Taloak, bixkotxak eta edariak salgai izanen dira (19:00).

Amalia elkartearen biltzar nagusia

Amalia elkartea 2021ean sortu da Amikuzen. Tokiko biztanleek osatzen dute jendeen eta belaunaldien artean harremanak garatzeko helburuarekin. Aktibitate desberdinak proposatzen ditu hala nola, joste tailerrak, baratze partekatua, merkatuak... Haurren eta burasoen arteko harremanak ere landuak dira.

Azken biltzar nagusia berrikitan iragan da. Gaur egun 200 kide elkartzen ditu eta 30 bat boluntarioek animatzen dituzte Amaliaren lan taldeak, Laure Claverie, langilearen laguntzarekin. Diru iturriak CAF egiturak eta Departamenduak segurtatzen dituzte elkarteko kideekin.

Huna zoin diren elkartearen arduradunak:Jean-Michel Lartigau eta Nadine Urrutiaguer-Recalde (lehendakariorde), Peio Etchepare (diruzain) eta Fanny de Turckeim (idazkari).

2025eko helburu nagusietako bat laguntzaile berriak atzemaitea izanen da, baita gazteen komisioa eta baratzea garatzea ere. Departamendutik heldu diren diru laguntzen murrizteko arriskua aipatua izan da biltzar nagusian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Gure Hitza | 2025/03/27

Gure beldurrak erre

Peio Jorajuria

Ihauterien garaia bururatuxea da, aurtengo. Ene aldetik, Lapurdiko hiri bateko ihauteriak hurbildik segitu ahal izan ditut. Hobeki erran, hiri hortako ikastetxe desberdinetako lehen mailako haurren ihauteriak. Irakaskuntzako hiru sareetako (publiko, pribatu eta ikastola) hirurehun bat ikasle, jantzi koloretsutan, hiriko karriketan barna desfilatzen, polita zen. Batzuk zirtzilez bezti, besteak dantzariz edo ere joaldunez, ardi larruzko jantzia soinean, buru gainean tunturroa eta bizkarrean egiazko joareak. Zein harro ziren!

Hiria zeharkatu zuen desfileak, eta merkatu eguna baitzen, salmahaien artetik bazen alegeratasun, saltzaileen eta erosleen aurpegiak lorietan haur saldo hori haien artetik iragaitean. Eta hiriko pilota plazara heldu zen desfilea. Haurrak halako errondan bezala ezarri ziren, Zanpantzar gaizoa beren erdian zutela. Lehenik, haurrek taldeka eman zuten beren ikusgarria, dantza edo kantua. Eta bukaeran hasi ziren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016