Herriz Herri - Lekorne (L) | 2025eko Martxoaren 27a

Ogi Labea - Loto

Ogi%20Labea%20-%20Loto

Ogi Labea

Baigura ikastolak Ogi Bestara gomita zabaltzen du, aurten apirilaren 6an iraganen da. Labearen piztearekin eguna hasiko da (8:00). Plazan haurrak makillatzen ahalko dira (10:30), haurrentzat eta helduentzat dantza tailerra proposatua da (11:00), ondotik Biak Hobe taldeak aperitifa eta bazkaria animatuko du. Jateko izena eman behar da sms bat igorriz 06-75-73-47-92 numerora, kasu apirilaren 1a aitzin. Arratsaldean ere egitarau aberatsa proposatua da, herri jokoak (14:00), Urtsuko Xoria dantza taldearen ikusgarria (16:30), eguna bururatuko da Arberuako txarangarekin, taloak izanen direla.

Loto

Lurraldetako Osasun, Hezkuntza eta Prebentzio Elkarteak (ASEPT), Hodi Aldean 55 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat, apirilaren 1ean lotoa antolatzen du (14:30). Jokoan artzeko kartoiak kitorik dira, opariak irabazteko izanen dira, ondotik krakada eskainia da. Lekua atxiki behar da 05-59-80-98-88ra deituz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3779. zbk

Gure Hitza | 2025/03/27

Gure beldurrak erre

Peio Jorajuria

Ihauterien garaia bururatuxea da, aurtengo. Ene aldetik, Lapurdiko hiri bateko ihauteriak hurbildik segitu ahal izan ditut. Hobeki erran, hiri hortako ikastetxe desberdinetako lehen mailako haurren ihauteriak. Irakaskuntzako hiru sareetako (publiko, pribatu eta ikastola) hirurehun bat ikasle, jantzi koloretsutan, hiriko karriketan barna desfilatzen, polita zen. Batzuk zirtzilez bezti, besteak dantzariz edo ere joaldunez, ardi larruzko jantzia soinean, buru gainean tunturroa eta bizkarrean egiazko joareak. Zein harro ziren!

Hiria zeharkatu zuen desfileak, eta merkatu eguna baitzen, salmahaien artetik bazen alegeratasun, saltzaileen eta erosleen aurpegiak lorietan haur saldo hori haien artetik iragaitean. Eta hiriko pilota plazara heldu zen desfilea. Haurrak halako errondan bezala ezarri ziren, Zanpantzar gaizoa beren erdian zutela. Lehenik, haurrek taldeka eman zuten beren ikusgarria, dantza edo kantua. Eta bukaeran hasi ziren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016