Gure Hitza | 2026ko Uztailaren 30a

Bidaia on deneri!

Ainhoa Etxenike

Zeru urdin-urdina, eguzki izpi beroak, betaurrekoak sudur gainean, autoko berinak idekirik ileak airean… Argi da, udan gira!

Udak giro berezia sortzen du, udazken, negu eta udaberrian eraman lan guzia alde batera utzi, eta nolazpait nahi den bezala bizi eta gozatzeko aukera eskaintzen digu, arazoak bazter batera utziz.

Hala ere, beste mota batzuetako arazoak (berriz) deskubritzen ditugu. Egun guziak ez dira beti jasangarriak izaten, eguraldiak erabakitzen duenaren arabera. Baina udako egun luzeek jendea alaia eta uros izatea bultzatzen dute. Erran daiteke udan beste molde batez bizitzen dela.

Uztail edota abuztuak ziklo baten bukaera bezala markatzen dute, eskolen hestearekin edota oporrekin. Enpresa anitzek ere ez dute lanik egiten, aste pare batez langileek garai hortaz gozatzeko parada dutela, familian edota lagunartean denbora pasatzeko.

Irailak berriz, etapa berri bat ekartzen du, ikasturte berri bat, antolaketa berri bat, hots errealitatera itzultzea. Kolpe bortitza izan daiteke batzuentzat, atseginagoa besteentzat.

Udako trantsizioarekin batera, bi urte eta erdi baino gehiagoko Herriako kapitulua hesten da enetzat. Idazten dudan “Gure hitza” kronika hau azkena da. Astekari hunentzat lan egiten dudan azken egun edota asteak dira.

Herriak abuztuan hiru asteko oporrak hartu ondoan, irailean zuen astekari maitea berriz ere gutunontzietan aurkituko duzue, Irati Esparza Guimon-ek duela erredaktoreburutza segurtatuko. Iraileko sartzearekin batera, kapitulu berri bat idekiko da.

Menane Oxandabaratz-ekin egin zen bezala, beste behin lekukoa emazte baten eskutik emazte baten eskura pasako da.

Horiek hola, azken lerro horiek baliatu nahi ditut astero lan seriosa eramaten duten berri emaile eta kronikari guziak bihotzez eskertzeko. Plazer bat izan da zuen ezagutzaren egitea, astero ordenagailua ideki eta zuekin trukatu eta kolaboratzea. Herriarentzat itzalean egiten duzuen lana zinez eskertzekoa da. Beste hainbeste urtez boluntarioagoak iraun dezala!

Eta zuei, harpidedun edo irakurle, segi euskaraz kontsumitzen eta sustatzen. Gure lurraldeko berriak gure lurraldeko hizkuntzan irakurri, entzun eta ikusten segi dezagun, hortarako gogor lanean ari diren euskal hedabideen eskuetatik.

Agian Herriak bere hegaldia oraindik luzaz segituko du…

Anartean, pilotu berriari lekua utzi, gerrikoak lotu, eta bidaia on deneri!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3845. zbk

Gure Hitza | 2026/07/30

Bidaia on deneri!

Ainhoa Etxenike

Zeru urdin-urdina, eguzki izpi beroak, betaurrekoak sudur gainean, autoko berinak idekirik ileak airean… Argi da, udan gira!

Udak giro berezia sortzen du, udazken, negu eta udaberrian eraman lan guzia alde batera utzi, eta nolazpait nahi den bezala bizi eta gozatzeko aukera eskaintzen digu, arazoak bazter batera utziz.

Hala ere, beste mota batzuetako arazoak (berriz) deskubritzen ditugu. Egun guziak ez dira beti jasangarriak izaten, eguraldiak erabakitzen duenaren arabera. Baina udako egun luzeek jendea alaia eta uros izatea bultzatzen dute. Erran daiteke udan beste molde batez bizitzen dela.

Uztail edota abuztuak ziklo baten bukaera bezala markatzen dute, eskolen hestearekin edota oporrekin. Enpresa anitzek ere ez dute lanik egiten, aste pare batez langileek garai hortaz gozatzeko parada dutela, familian edota lagunartean denbora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016