Herriz Herri - Donazaharre (NB) | 2026ko Uztailaren 30a
Kontrapas arrakastatsua
Gillom Irigoyen-ek idatzi obra, Patrick eta Patricia Larraldek dantzak, Thierry Biscaryk kantua eta David Ondarsek antzerkia, Peña Donazaharreren 30 urteen karietara, joan den astean donazahartarrek “Kontrapas” ikusgarria 2 aldiz eman dute. Lehen emanaldian denbora alde bazen, bigarrenean euri erauntsiak izanez igandera gibelatua izan da. Antzerkia, kantua eta dantza nahastuz ikusgarri xoragarriaren ikusteko parada izan da. Lan gaitza eramana izan da.
Salha jauregiak taula gaina apaintzen zuela, 170 bat donazahartarrek euskal historiara eraman gaituzte, besteak beste erromanoen kanpalekutik… herriko komertsantak gogoan, laborantxako CUMA eta herriko semea den Peio Etxeleku aipatuak izan dira.
Bernat Etxepare Duzunaritze Sarrasketa auzoan sortua, Linguae Vasconum Primitiae (1545) idatzi zuen lehen liburuan agertzen den Kontrapas kantua emana izan da.
Hendaiako Zarpai Bandak, gaitzeko giroan, ikusgarria bururatu du, ondotik gaualdia animatzen zuela.
Biba donazahartarrak!





