Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Uztailaren 30a

Bizitegi berriak herrian - Herriko Etxeak bultzatuak - Xuriatea - Goxoki etxea - Langileendako - Agorrilean

Hazparneko karrika
Hazparneko%20karrika

Bizitegi berriak herrian

Lehen zapatagintzari esker oren oparoak bizi izan dituen Hazparne herriak, gaur egun berriz bizigune goxo eta denentzat eskuragarria izan nahi du. Hortarako proiektu parrasta abiatuak edo abiatzekotan dira. Hara hoiretarik zonbaiten berri.

Herriko Etxeak bultzatuak

COL erakundearekin Zapataldea deitu Duhart etxe ohian eta inguruan burutzen ari duena: 8 T2 adinekoentzat (+65 urte) etxe partikatu moldean antolatuak, alokatzeko. Etxe berean bi T4 eta T2 bat. Ondoan jabegoari zuzenduak diren 7 bizitegi: T1 bis bat, T2 bat eta 5 T3.

Bestalde Herriko Etxearen teilatupean bi T2 eta T3 bat apailatuko dira.

Jean Lissar karrikan Cazeaux eraikina HSA (Habitat Sud Atlantic) erakundeak erosia du eta bizitegiak egiteko proiektuaren ontzen ari da.

Baionako Foyer des Jeunes Travailleurs deituarekin langile gazteendako 9 egoitza egitekoak dira baratze publikoaren parean. T1 gisakoak izanen dira eta 16 eta 30 urte artean dituzten langileeri idekiak.

Eko-auzo bat sortuko da Arteeta gunean. Hor aurkituko dira eraikitzeko lur zatiak, etxeak, apartamendu partekatuak eta kolokazioak...

Xuriatea

Jakina da orain ondoko hilabetetan ostatuaren arraberritzearen ondotik, lehen hoteleko ganbarak ziren bi estaietan 8 apartamendu sozial sortuko direla. Proiektu hori lagundu nahi duenak oraino dirua eman dezake.

Goxoki etxea

Azkenik aipatu da beste egitate hau ere: Labiri auzoan den Goxoki etxea lau pertsonen esku geldituko da Etxalde sozietate kooperatibarekin eraman lanari esker. Etxea hiru zatitan partekatuko da eta eremu komun batzu izanen dira. Etxaldek jabetza hutsa atxikitzen du eta biztanleek hor bizitzeko gozamen eskubidea erosiko diote. Berek antolatuko beren bizimoldea eta geroan haien partea nahi dutenari uzten ahalko diote. Molde hortan etxea merkatu espekulatibotik kanpo gelditzen da. Proiektu hori diruz lagundu nahi duenak, kanpaina bada.

Langileendako

Jaz hemen gaindiko bederatzi entrepresek ere langileek bizitegi plantako bat aurkitzen laguntzeko asmoz lau bizitegi egin zituzten.

Moldeak desberdinak baldin badira ere, jabegoa beste gisa batez ikusteko moldea, bizitegiak partekatzeko gogoa, espekulazio basari buru egiteko nahia, hots geroan hobeki bizitzeko asmoa ageri da proiektu horietan.

Agorrilean

Agorrila hilabete berezia izaiten da jende askok oporrak hartzen dituztelakoan; hara zer ez den izanen zonbait egunez herrian: mediateka hetsia geldituko da hiru astez, ez da mezarik izanen aste egunetan agorrilaren 17a barne, jaun erretora oporretan delako.

Bestalde Aita Saindua Lurderat etortzekoa da irailaren 27an. Karia hortara autobusa antolatuko da harat joaiteko. Antolaketa laguntzeko galdegina da lehenbailehen izenaren emaitea Corinne deituz: 06-87-77-77-83.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3845. zbk

Gure Hitza | 2026/07/30

Bidaia on deneri!

Ainhoa Etxenike

Zeru urdin-urdina, eguzki izpi beroak, betaurrekoak sudur gainean, autoko berinak idekirik ileak airean… Argi da, udan gira!

Udak giro berezia sortzen du, udazken, negu eta udaberrian eraman lan guzia alde batera utzi, eta nolazpait nahi den bezala bizi eta gozatzeko aukera eskaintzen digu, arazoak bazter batera utziz.

Hala ere, beste mota batzuetako arazoak (berriz) deskubritzen ditugu. Egun guziak ez dira beti jasangarriak izaten, eguraldiak erabakitzen duenaren arabera. Baina udako egun luzeek jendea alaia eta uros izatea bultzatzen dute. Erran daiteke udan beste molde batez bizitzen dela.

Uztail edota abuztuak ziklo baten bukaera bezala markatzen dute, eskolen hestearekin edota oporrekin. Enpresa anitzek ere ez dute lanik egiten, aste pare batez langileek garai hortaz gozatzeko parada dutela, familian edota lagunartean denbora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016