Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Uztailaren 30a

Pilota emaitza - Merkatu gormanta - Herriko besten egitaraua

Gure bi txapeldunak
Gure%20bi%20txapeldunak

Pilota emaitza

Uhaldean pilota taldeak sasoia ongi bukatu zuen ekainaren 11n Ezpeletan, Xilban Balade eta Lucas Goncalvesi esker. Denek Bateko Bidart eta Challet-i irabaziz (30-22), gure bardoztar gazteak M14ko kategoriako Euskal Herriko txapeldunak bilakatu ziren. Goresmenak jokalariei, Beñat Sallaberry haien edukatzaileari, eta nunbrean etorri zen publikoari!

Merkatu gormanta

Merkatu gormanta itzuliko zaigu uztailaren 30ean (18:30-23:00) herriko plazan. Usaian bezala, tokiko produktuak, edariak, izozkiak, bixkotxak eta beste eskuragai izanen dira.

Herriko besten egitaraua

Gure herria bestan izanen da agorrilaren 14tik eta egitarau aberatsa prestatu digute komiteko gazteek lau egunez ongi gozatzeko. Usaian bezala, bestak hasiko dira aperitifa eta afari alaitu handiarekin, Katxi taldeak animatuko duen dantzaldia aitzin. Biharamun goizean, meza Akamarreko klikarekin elizan, eta aperitifa Bardozen Kantuzekin platanoen azpian. Arratsaldean, ez bada iaz bezalako berote handia, pilota partidak hasiko dira (15:30) frontoian, ondotik dantza ikusgarria Lagunekin dantza taldearekin eta fandango txapelketa. Sari ederrak izanen dira irabazteko! Arno eta pintxo gauak segituko du, Sutargi erromeriak alaiturik, Maskak taldearen kontzertua aitzin. Podium mix-livek borobilduko du gaua. Igande goizean, bezperako gehiegikeriak orekatzeko, Ihesaldi eta Uhaldean elkarteen boluntarioek gosaldia eta tamaina desberdinetako ibilaldiak proposatuko dizkigute (9,6km, 15,2km eta 20,7km). Arratsaldean behixkak eta jokoak izanen dira errugbi zelaian, gero afaria eta dantzaldia Begi Beltz taldearekin. Azken eguna petanka txapelketarekin hasiko da Erdizka gelaren ondoan, ihiztarien etxolara joan aitzin ball-trap konkurtsoarendako. Plazara itzuliko gara arratsalde apalean burger onak jateko Bost Axola entzunez. Aurtengo bestak finituko dira, nola ez, suziriarekin.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3845. zbk

Gure Hitza | 2026/07/30

Bidaia on deneri!

Ainhoa Etxenike

Zeru urdin-urdina, eguzki izpi beroak, betaurrekoak sudur gainean, autoko berinak idekirik ileak airean… Argi da, udan gira!

Udak giro berezia sortzen du, udazken, negu eta udaberrian eraman lan guzia alde batera utzi, eta nolazpait nahi den bezala bizi eta gozatzeko aukera eskaintzen digu, arazoak bazter batera utziz.

Hala ere, beste mota batzuetako arazoak (berriz) deskubritzen ditugu. Egun guziak ez dira beti jasangarriak izaten, eguraldiak erabakitzen duenaren arabera. Baina udako egun luzeek jendea alaia eta uros izatea bultzatzen dute. Erran daiteke udan beste molde batez bizitzen dela.

Uztail edota abuztuak ziklo baten bukaera bezala markatzen dute, eskolen hestearekin edota oporrekin. Enpresa anitzek ere ez dute lanik egiten, aste pare batez langileek garai hortaz gozatzeko parada dutela, familian edota lagunartean denbora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016