Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Uztailaren 30a
Larunbateko mendi lasterketak
Aro zinez hauta zuten lasterkariek joan den larunbatean, mendietan gora eta behera ibiltzeko.
24 kilometroko lasterketan (BK24), 289 lasterkari helmugaratu dira. Mickael Etcheverry kanboarra da nagusitu (2:37:00), bigarren Victor Lopez Laseca (+5:45), hirugarren Erdozain Ibon beratarra (+7:52). Emazteetan, 1. Maite Casiriain ortzaiztarra (3:17:26), orotara hamazazpigarren; 2. Aline Martin, Ainarak elkartekoa (+13:46); 3. Sara Maria Alcazar Gomez (+18:28).
45 kilometroko lasterketan (BK45), aurten ez zen hor sei aldiz garaile atera den Maxime Cazajous biarnesa, aitzineko egunetan zangoan minarturik. Helmugaratu diren 300 lasterkarietan, Remy Darguy Euskal Raid-ekoa da garaile atera (4:45:49); bigarren Pantxo Saint-Martin saratarra, segundo batera (egia erran bi lehenak eskuz esku arribatu dira, beti kasik elgarrekin ibilirik); hirugarren Nathan Remigereau, Chantonnay herrikoa, Vendée (+12:28). Emazteetan, 1. Carole Duhart senpertarra (5:53:11), hogoita zazpigarren orotara; 2. Cécile Serça baionesa (+4:29); 3. Fatima Samatin Gonzalez (+11:19).
Giro pollita zen plaza bixkarrean. Beti bezala antolakuntza ona azpimarratu dute korrikalariek. Eta mahain inguruak ere alegera ziren.





