Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Uztailaren 30a
Ozenki kantuz agorrilaren 1ean Donapaleun - Xarles Videgain-en hitzaldia agorrilaren 6an Bideaken
Ozenki kantuz agorrilaren 1ean Donapaleun
Usaia duten bezala Donapaleuko besteen ondotik, Ozenki abesbatzak kontzertua emanen du agorrilaren 1ean, ibiakoitzez, merkatu estalian (21:00). 16 kantarik osatzen dute taldea eta plazerekin emaiten ditu ez bakarrik euskal kantuak, baina Biarnoko eta Irlandako batzu ere kantatzen ditu. Arrastiri goxo baten pasatzeko parada.
Xarles Videgain-en hitzaldia agorrilaren 6an Bideaken
Baxe Nafarroako erakustokiak bere udako hitzaldiak segitzen ditu. Heldu den astean, agorrilaren 6an Xarles Videgain-ek Euskal Herriko hizkuntza atlasari buruz hitzaldia emanen du. Hitzordua, ostegunean Bideaken (20:30). Sartzea urririk.




