Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Uztailaren 30a

Koru kontzertua - Mugikortasun eztiak

COP31 Bike Ride Hendaiatik abiatzen
COP31%20Bike%20Ride%20Hendaiatik%20abiatzen

Koru kontzertua

Agorrilaren 4an (21:00), Lapurtarrak taldea entzuteko parada izanen da elizan. Sarrerak 10 euro kostako du, urririk 16 urte arte.

Mugikortasun eztiak

COP31 Bike Ride, klimaren aldeko munduko hiritarren aldizkako bizikleta lasterraldi handienaren lehen frantses etapa Hendaiatik abiatu da uztailaren 22an, Baionara heltzeko.

Horren kari, herriak bere mugikortasun eztien aldeko engaiamendua berretsi du, 2030erako bizikletaren garapenaren aldeko gutuna sinatuz, jadanik abian jarritako ekintza ugarien osagarri: 30 eremuak, Bizikletentzako Eskema Nagusia, aparkaleku berriak, formakuntzak eta bide gorrien garapena.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3845. zbk

Gure Hitza | 2026/07/30

Bidaia on deneri!

Ainhoa Etxenike

Zeru urdin-urdina, eguzki izpi beroak, betaurrekoak sudur gainean, autoko berinak idekirik ileak airean… Argi da, udan gira!

Udak giro berezia sortzen du, udazken, negu eta udaberrian eraman lan guzia alde batera utzi, eta nolazpait nahi den bezala bizi eta gozatzeko aukera eskaintzen digu, arazoak bazter batera utziz.

Hala ere, beste mota batzuetako arazoak (berriz) deskubritzen ditugu. Egun guziak ez dira beti jasangarriak izaten, eguraldiak erabakitzen duenaren arabera. Baina udako egun luzeek jendea alaia eta uros izatea bultzatzen dute. Erran daiteke udan beste molde batez bizitzen dela.

Uztail edota abuztuak ziklo baten bukaera bezala markatzen dute, eskolen hestearekin edota oporrekin. Enpresa anitzek ere ez dute lanik egiten, aste pare batez langileek garai hortaz gozatzeko parada dutela, familian edota lagunartean denbora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016