Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2026ko Uztailaren 30a

Herriko pestak - Sanokin - Bataioa

Herriko pestak

Uztailaren 31 eta agorrilaren 1, 2 eta 3an, herriko pestak ukanen ditugu.

Ortziralean, elizan (20:00), kantaldia, Ur Begi, Kalakan eta Berçaits anaiak entzunen ditugu.

Biharamunean, larunbatean, zangobaloi txapelketa ukanen dugu eta gero zikiroa (19:30).

Igandean, mezatik landa, esku-huska partida, Sanoki gelan. Arratsean, bazkaria, DJ Delta taldeak alaiturik.

Astelehenean, herritarren eguna.

Esker mila gazteriari, holako pestak antolaturik.

Sanokin

Finalak larunbatean ziren. Emaitzak:

Nesken finalak: Etchepare-Bidegaray 40/Cachenaut-Duhart 38.

Gizonak, hirugarren maila: Othaburu-Greil 40/Lagourgue-Xator 36.

Bigarren maila: Uhart-Franxisteguy 40/Othaburu/Harguindeguy 29.

Lehen maila: Ourthiague-Laxague 40/Tafer-Auski 27.

Bataioa

Agorrilaren 8an, Uxue Petrissans-Indaburu bataiatzen dute larunbat goizean.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3845. zbk

Gure Hitza | 2026/07/30

Bidaia on deneri!

Ainhoa Etxenike

Zeru urdin-urdina, eguzki izpi beroak, betaurrekoak sudur gainean, autoko berinak idekirik ileak airean… Argi da, udan gira!

Udak giro berezia sortzen du, udazken, negu eta udaberrian eraman lan guzia alde batera utzi, eta nolazpait nahi den bezala bizi eta gozatzeko aukera eskaintzen digu, arazoak bazter batera utziz.

Hala ere, beste mota batzuetako arazoak (berriz) deskubritzen ditugu. Egun guziak ez dira beti jasangarriak izaten, eguraldiak erabakitzen duenaren arabera. Baina udako egun luzeek jendea alaia eta uros izatea bultzatzen dute. Erran daiteke udan beste molde batez bizitzen dela.

Uztail edota abuztuak ziklo baten bukaera bezala markatzen dute, eskolen hestearekin edota oporrekin. Enpresa anitzek ere ez dute lanik egiten, aste pare batez langileek garai hortaz gozatzeko parada dutela, familian edota lagunartean denbora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016