Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Uztailaren 30a

Obrak herri erdian


Herriko Etxeak jakinarazten digu Harpealde gunearen berrantolatze eta segurtatze lanak aitzinatuak direla.

Herria zeharkatzen duen errebide handia, zolaren berritzeko, hetsia izanen da agorrilaren 3tik 7ra (8:00-17:00). Lan tenoreetatik kanpo ibilgailu arinentzat baizik ez da irekia izanen. Kamioi, traktore eta holakoentzat gau eta egunez hetsia egonen da lanek dirauteno, desbideratzeak seinalatuko dira urrunetik Donamartirin,Donoztirin, Aiherran eta Oragarren.

Obra denboran ez da ere autobus zerbitzurik izanen.

Ibilgailu arinentzat desbideratzeak ezarriko dira herrian berean: Aiherra aldetik jitean Urrutiko juntatik Axorolarateko bidea, Eihartzea eta Oragarreko biderat. Donamartiritik, Oragarreko bidea, Pitraldea aitzinetik Gaztainxiloa eta errebide handira.

Bizitegien artetikako bideak hertsiak baitira, emeki eta kasu eginez ibili beharko da.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3845. zbk

Gure Hitza | 2026/07/30

Bidaia on deneri!

Ainhoa Etxenike

Zeru urdin-urdina, eguzki izpi beroak, betaurrekoak sudur gainean, autoko berinak idekirik ileak airean… Argi da, udan gira!

Udak giro berezia sortzen du, udazken, negu eta udaberrian eraman lan guzia alde batera utzi, eta nolazpait nahi den bezala bizi eta gozatzeko aukera eskaintzen digu, arazoak bazter batera utziz.

Hala ere, beste mota batzuetako arazoak (berriz) deskubritzen ditugu. Egun guziak ez dira beti jasangarriak izaten, eguraldiak erabakitzen duenaren arabera. Baina udako egun luzeek jendea alaia eta uros izatea bultzatzen dute. Erran daiteke udan beste molde batez bizitzen dela.

Uztail edota abuztuak ziklo baten bukaera bezala markatzen dute, eskolen hestearekin edota oporrekin. Enpresa anitzek ere ez dute lanik egiten, aste pare batez langileek garai hortaz gozatzeko parada dutela, familian edota lagunartean denbora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016