Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Uztailaren 30a

Pilota Gure Doiako finalak

1.maila
1.maila

Pilota

Gure Doiako finalak

Joan den ibiakoitzean, Gure Doia trinketean ginituen final nagusiak. Huna emaitzak:

Hirugarren mailan: Iñaki Oillarburu-Bixente Mateo 40/Peio Dujol-Andoni Darrieumerlou 31.

Bigarren mailan: Xabi Artiguebielle-Iztebe Oihenart Etxart 40/Patxi Agorrody-Aimar Oçafrain 23.

Lehen mailan: Eneko Etchevers-Peio Migueltorena 40/Benjamin Gachen-Nicolas Essain 39.

Ondotik, bai pilotariak, bai segitzaileak goxatu dira afari on baten inguruan.

Eskerrak, GDT edo Gure Doia trinketeko taldeari, holako lehiaketa antolaturik, aurten ere 50 pare baino gehiagok parte hartu baitu.

Plaza laxoan, aldiz, bigarren mailako Euskal Herriko Bidart-Etchegaray txapeldunek, Frantziako xapelgoko final-laurdenak jokatu dituzte Uhaldean-eko Bidart anaien aurka Iholdiko plazan eta 30-25 irabazi dute. Orain, Paolo eta Julienek, agorrilaren 1ean Donaixtiko kantxan finalerdiak jokatu beharko dituzte Ñapurrak-ekoen aitzinean.

Bestalde, udako bi lehiaketak, bai plazakoa eta trinketekoa, beti aitzina doatzi. Horrela, arrastiri guziz, giroa sortzen da herriko bihotzean.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3845. zbk

Gure Hitza | 2026/07/30

Bidaia on deneri!

Ainhoa Etxenike

Zeru urdin-urdina, eguzki izpi beroak, betaurrekoak sudur gainean, autoko berinak idekirik ileak airean… Argi da, udan gira!

Udak giro berezia sortzen du, udazken, negu eta udaberrian eraman lan guzia alde batera utzi, eta nolazpait nahi den bezala bizi eta gozatzeko aukera eskaintzen digu, arazoak bazter batera utziz.

Hala ere, beste mota batzuetako arazoak (berriz) deskubritzen ditugu. Egun guziak ez dira beti jasangarriak izaten, eguraldiak erabakitzen duenaren arabera. Baina udako egun luzeek jendea alaia eta uros izatea bultzatzen dute. Erran daiteke udan beste molde batez bizitzen dela.

Uztail edota abuztuak ziklo baten bukaera bezala markatzen dute, eskolen hestearekin edota oporrekin. Enpresa anitzek ere ez dute lanik egiten, aste pare batez langileek garai hortaz gozatzeko parada dutela, familian edota lagunartean denbora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016