Herriz Herri - Sohüta (Z) | 2026ko Uztailaren 30a

Pastoral ederra

Lea Etchegoyhen, Lurdes Iriondoren pertsonaia molde bikainean jokatu duena
Lea%20Etchegoyhen_%20Lurdes%20Iriondoren%20pertsonaia%20molde%20bikainean%20jokatu%20duena

Iragan dira Lurdes Iriondo pastoralaren hiru emanaldiak Sohütako Hoki auzoan. Lehen emanaldia beroteagatik harmailak ez dira arras bete. Baina publikoa oro har loriatu da. Lerro hauen idazlea lehen emanaldiaz da gozatu, goizetik harat heldurik. Betiko Jeannot Etcheto apezak du elizkizuna kudeatu, aktore guzien presentzian. Ohi bezala, predikua bertsoz ondu du, daukan umore bereziaz mamiturik. Eta arratsaldeko ikusgarriarentzat, Jinkoak telefonatua omen zion erranez hodei handi bat helaraziko zuela Hoki gainera, aktoreek eta publikoak ez ditzaten eguzkiaren atzapar zorrotzegiak jasan. Egiari zor, ez dugu hodei handirik ikusi, baina halere ikuskizuna gain gainetik preziatu dugu. Menturaz doi bat motel aire batekin hasi baldin bada ere, aitzinatu arau crescendo joan zaigu, esku-zarta zaparradarekin bururatzeko. Aktoreen jantziak aski ilunak aurkitu ditugu. Alabainan, Francoren garai beltza irudikatzen zuten, frankisten bortizkeriaren seinale. Lea Etchegoyhenek miresgarriki bete du Lurdes Iriondoren rola, bere ahots ederra eta dotorezia hunkituki zabalduz. Lurdes Iriondoren biziaz gehiago jakiteaz bestalde, Urnietako kantari enblematikoaren bederatzi kantu segurik emozio handiz entzun ditugu, azkenik “Gaua”, askori malkoak sustatzeraino. Eman den azken dantza ere, Xabier Leteren rola hain ongi bete duen Fabrice Pinquek moldatua, arras hunkigarria izan da. Baliteke beste gauza on anitz ere errateko, baina oraingoan gauden hortan. Eskerrak, zinez, hain gazterik holako obra idatzi duten Casemajou-Elkegarai ahizpei, Battitta Berrogain errejentari, kantu eta dantza eramaileei, aktore guziei eta pastoralaren inguruan lan egin duten guziei. Eta agur berezi bat han gaindi ikusi ditugun Jose Angel Irigarai poetari, Ez Dok Amairu taldeko kide eta Lurdesen adiskide handi izana, eta Joxemari Iriondo euskaltzale suharrari, Lurdesen osaba ere zena. Gora Xiberoko pastorala!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3845. zbk

Gure Hitza | 2026/07/30

Bidaia on deneri!

Ainhoa Etxenike

Zeru urdin-urdina, eguzki izpi beroak, betaurrekoak sudur gainean, autoko berinak idekirik ileak airean… Argi da, udan gira!

Udak giro berezia sortzen du, udazken, negu eta udaberrian eraman lan guzia alde batera utzi, eta nolazpait nahi den bezala bizi eta gozatzeko aukera eskaintzen digu, arazoak bazter batera utziz.

Hala ere, beste mota batzuetako arazoak (berriz) deskubritzen ditugu. Egun guziak ez dira beti jasangarriak izaten, eguraldiak erabakitzen duenaren arabera. Baina udako egun luzeek jendea alaia eta uros izatea bultzatzen dute. Erran daiteke udan beste molde batez bizitzen dela.

Uztail edota abuztuak ziklo baten bukaera bezala markatzen dute, eskolen hestearekin edota oporrekin. Enpresa anitzek ere ez dute lanik egiten, aste pare batez langileek garai hortaz gozatzeko parada dutela, familian edota lagunartean denbora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016