Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 30a
Mondragon kooperatiba geroari begira
I.M.
“Mondragon Inversiones” funtsa indartuko duela iragarri zuen joan den astean Mondragon Kooperatibak. Funts horren bidez, etorkizuneko negozioak sortzea eta hazkundera bideratzea izanen da helburu. Mondragon Kooperatibak hiru enpresa berri jarri ditu abian jadanik: Orbik Cybersecurity, Amets Power Electronics eta Innkia, ziber-segurtasunean, potentzia-elektronikan eta adimen artifizialean ari direnak.
Mondragon Kooperatibaren 2025eko emaitzen bilduma baikorra izan da. Nazioarteko egoera geopolitiko nahasia izanagatik, taldea aski egonkor mantendu zen: 11.322 milioi euroren salmentak lortu zituen —2024an baino %1 gehiago—, eta 618 milioi euro irabazi zituen —%1,2 gutiago—.
2025. urtean 406 milioi euroren inbertsioak egin zituen (%7,8 gehiago). Bestalde, taldeko enpresek 1.346 enplegu sortu zituzten. Guzira, 72.761 langilek dihardute Mondragon Taldeko enpresetan lanean.





