Herriz Herri - Urepele (NB) | 2026ko Uztailaren 30a
Lan eskaintza
Urepeleko eskolak zabaltzen du abisu hau. Lehen Hezkuntzako ikastetxeko hezkuntza eta pedagogia jardueretan laguntzea eta herritartasunerako hezkuntzako ekintza edo proiektuen bultzatzeko lan eskaintza bada 18 eta 25 urte artean dituen gazte batentzat.
Baldintzak hauek dira: haurrekin lan egiteaz motibatua izaitea, astea 24 oren eta 30 oren artean lan egitea eskolako egunetan, elebiduna izaitea (euskara eta frantsesa) eta Urepeleko eskolan lan egitea.
Xehetasun gehiago nahi duenak, begira dezala lotura hori: ac.bordeaux.fr.




