Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Kontzertua
Irailaren 5 eta 6an, Kalakan eta Berçaits Anaiek kontzertua eskainiko dute Luna Negra kafe antzokian (20:30). Sartzeak 7 eta 22 euroren artean kostako du. Tokiak atxikitzeko: www.lunanegra.fr.
Filo txoko
Irailaren 9an (18:30), Maiatz argitaletxeak filo txoko euskaraz antolatuko du Biltxokon.
...Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a
Euskal mitologia
Abuztuaren 13an (14:00), euskal mitologiaren inguruko ibilbide kontatua izanen da Euskal Museoan. 5 urtetik goitikoei zuzendua, 2 oren iraunen du, euskaraz eta frantsesez. Prezioa: 6 euro haurka, urririk laguntzaileentzat. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.
Koru kontzertua
Abuztuaren 19an (19:00), Pottoroak koruak kontzertua emanen du Lachepaillet harresietan.
Zinema kanpoan...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 31a
Abuztuaren 5ean (19:00), Pottoroak eta Qu'em ço qui em koru taldeek kontzertua eskainiko dute Lachepaillet harresietan, Pottoroak taldearen egoitzaren sartzean. Sartzea urririk da, parte hartze librearekin. Ongi etorri deneri!
...Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a
Uztailaren 30ean (21:00), Anne Etchegoyen, Janus Lester eta Nico Wayne Toussaint taldeek kontzertua eskainiko dute Gaztelu Zaharrean. Sartzeak 12 eta 25 euroren artean kostako du. Tokiak atxikitzeko: resa.visitbayonne.com.
...Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Uztailaren 23an (20:00), Errepika eta Denbora Pasa koruek kontzertua emanen dute Tenpluan. Sartzeak 10 euro kostako du 25 urtetik gorakoentzat.
...Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Gure Irratia Baionako bestetan
Uztailaren 9an hasi eta 13a arte iraunen dute herriko bestek. Joan den asteko alean aipatutakoaz gain, uztailaren 12an larunbatez, Patxondok bere lokala utziko dio Gure Irratiari. Egun osoan zehar, irratiak ostatu gibelean lekukoa hartuko du. Gosari, musika, animazio, edari, karaoke, dantza… Dena, errespetu eta umore onean! Ez galdu parada, euskara hutsezko komunikabidea sustengatzeko besta ederraz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016