Ekainaren 11n, Ahetzeko "Herritarren hitza" elkarteak eta Bertsularien Lagunek antolatzen dute omenaldi bat Txomin Ezponda bertsulariari.
Ekainaren 11n, Ahetzeko "Herritarren hitza" elkarteak eta Bertsularien Lagunek antolatzen dute omenaldi bat Txomin Ezponda bertsulariari. Goizeko 11k eterdietan hasiko da omenaldia, ondotik zintzur bustitzea. Oren batean bilduko gira mahainera zikiro on baten jateko (prezioa 23€). Bazkalondoan entzunen ditugu Uhabia ikastolako haurrak, Txominen bertsulari lagunak eta Pantxoa Carrère kantariaren kantu politak. Kiki Borda ere hor izanen da bere musikarekin, denak omore onean kantuz arrarazteko. Bazkaltzeko izena eman nahi dutenek deitu telefonoz 06.06.93.03.50.
Joan den urtean Xuberoan gaindi ibili baziren eta hain xuxen Larraine herrian, gero Iratiko oihan ederretik barna jausteko, aurten Baxenabarre hautatu du Adin Goxoa elkarteak, eta preseski Aldudeko ibar xoragarrian egun pasa egitea ekainaren 22an, ortzegunez.
Herriko Pilota Batasunak eta Atxik Mathieu elkarteak artzain xakur lehiaketa bat antolatzen dute larunbat huntan, ekainaren 10ean, 18:00etan, Atharri ezkerpareta ondoko zelaian.
Legebiltzarreko hauteskundeen lehen itzulia iraganen da ekainaren 11n, goizeko 8etatik arratsaldeko 18ak artean, usaiako Gantxikiren sahetsean diren geletan.
Bigarren aldikotz Hor Egon danse country elkarteak, Senpereko Urdanka kultur elkartearen laguntzarekin, antolatzen du dantza berezi hunen festibala aintziraren sahetsean.
Gan den ortzirale arratsaldean Zazpiak Bat dantza taldeak erakutsi du bere taldea, 60 ttiki eta 50 bat heldu bainan ez ziren denak hor helduak, denetara badira 110 baino gehiago, Arantxa Arozarena lehendakariak bere lagunekin badituzte mereximenduak.
''Oihanaren adixkideak'' elkartearekin partaidetzan, CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak ateraldi bat antolatzen du jende helduentzat ekainaren 22an arratsaldeko 14:00etarik goiti.
Badu orain hilabete bat pasaturik Arkigaraian edo Kapotenean Bittori Martinon eta Pantxo Heguy andere-jaunek bigarren seme bati ongi etorri egin diotela. Uhain izendatu duten mutiko koskorrari zorionak. Ioane anai zaharrenak ahusatzeko lagun xarmanta ukanen duke hemendik goiti. Goresmenak aitama uroseri eta goraintziak bi eskualdetako aitatxi amatxieri.
Gure atxikimendua nahi dugu erakutsi ixtante arrunt heletar izanen zen Ilantoñeko familiari, manera deitoragarriz sute batek etxea erre kixkaili baitu.
Maiatzaren 29an lagundu dugu lurreko azken egoitzarateko urratsetan Anton Camou Ibarneko nagusi aitatxitua, 80 urtetan itzali dena, biziaren alderdi penagarriak pairaturik, bereziki azken denbora hautan. Gaztedanik ezagutuak zituen bizitzaren aro okerrak ere, 7 haurreko familia batean sortua, ama galdurik bera oraino gaztetxoa zelarik. Gero, garai hartako lagunek bezala Aljeriako gerlaren pisua jasana urte pare batez. Ondotik, zonbait urte Ameriketan pasaturik, Eliane bizilagunarekin hartu zuten Ibarnea laborantza etxaldearen segida zauzkan dohain ederrak frogatuz, hiru haurreko familia ohoragarria altxatzen zutela etxaldearen geroa edo segida segurtatuz. Herriko elizak jasanahaleko adiskide eta ezagunek osatzen zuten jendetza batez inguraturik eta ahaidegoan duten Jean-Pierre Cachenaut apezak, berea duen talenduarekin, kudeatu elizkizun guziz kartsu eta ezagutzaz beteak lagun, orai Anton gure adiskidea pausa dadiela egiazko bakean. Eliane bizilagunari bereziki bai eta familiako...
Maiatzaren 21ean egin dute lehen komunionea edo jaunartzea Aiherrako elizan Leku Ordokiko Maiena Duhart eta Mendigaraiko Julen Borda bi izturiztarrek, Aiherra, Donamartiri eta Donoztiriko zazpi lagunekin batean.
Joan den ortziralean iragan dira Carmen Montau-ren ehorzketak. Sortzez Petricorena, izen bereko tailer-saltegiko alaba, Bernard Montau-rekin ezkondua zen eta hiru seme-alaben ama. Duela dotzena bat urte alargundurik, laster Larrazkena xaharretxeratu zen eta hor pausatu da 72 urte zituela. Familia altxatuz, zonbait enpresetan lan eginez, pilotaz ainitz arduratu da, lehenik palaz pilotari bezala eta ondotik trebatzaile bezala neskatoekin. Penetan gelditzen den familia guziari doatzi gure dolumin zintzoenak.
Txomin Hiriart-Urruty, Spar Oronos saltegian izanen da igande huntan, ekainaren 11n, goizeko 10.00etarik 12.00ak arte, "La Citadelle" idatzi duen liburua izenpetzeko.
Heldu den ortzegunean, ekainaren 15ean, 20:30etan, Donapaleuko Chemins-Bideak lekuan aurkitzen den auditorio edo entzutegi berrian, Xipri Arbelbidek emanen du hitzaldi bat, BESTA BERRI aipatuko duena.
ELA Sindikatuaren XIV. Kongresua "Indarberritzen" lemarekin iraganen da Bilbon ekainaren 15ean eta 16an. Lau urtero iragaten den kongresu honek ia 100.000 kide dituen sindikatuaren norabide nagusia deÀ¯'¬'nitzen du alor sindikal, sozial eta politikoan.
ELA Sindikatuaren XIV. Kongresua "Indarberritzen" lemarekin iraganen da Bilbon ekainaren 15ean eta 16an. Lau urtero iragaten den kongresu honek ia 100.000 kide dituen sindikatuaren norabide nagusia deÀ¯'¬'nitzen du alor sindikal, sozial eta politikoan. ELAko genero, berdintasun, immigrazio eta euskara arduraduna den Leire Txakartegik aurkezten digu kongresu honetan euskararen normalizazioaren alde duen engaiamenduaren indartzeko xedea.
Kokapen politikoa
a) Kapitalismo neoliberalak homogeneizazio kulturala eragiten du (inÀ¯'¬'‚uentzatzen) eta ekonomikoki errentagarriak ez diren jarduera (aktibitateak), kultur-ekintza eta hizkuntzak desagerrarazten. Asimilazio kultural hau gure herrian ere ari da. Euskararen ordezkapen prozesua etengabea da (gelditu gabekoa) espainola eta frantsesaren alde, lurralde eta eremu guzietan, eta ondorioz, gure herrian ez da posible euskaraz bizi eta lan egitea.
b) Euskal langileek euskaraz lan eta bizitzeko eskubidea...