Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2023ko Apirilaren 20a

Sortze - Abarratia pilota batasuna - Pilota

Sortze%20-%20Abarratia%20pilota%20batasuna%20-%20Pilota

Sortze

Joan den apirilaren 3an, Harrigaineko Caroline Roussy eta Yvonnick Douard andere jaunek ongi etorri egin zioten Maxence, Jean, Eugène deitu duten semeari. Goresmenak burasoei eta bizitza luze eta zoriontsua sortu berriari.


Abarratia pilota batasunean lehendakari berriak

Abarratia pilota batasunaren biltzar nagusia berriki bildurik, hunen bulegoa ondoko astean bildu zen lehendakaritza berriaren izendatzeko. 10 urtez ko-lehendakaritza segurtaturik, Jean-Michel Iribarne eta Cédric Nobliak lekua bertze bikote berri bati utzi dute: Bereau Frédéric eta Martinon Frédéric. Hauek pilota mundua ongi ezagutzen dute, aspaldi baitu pilotari gazteekin trinket eta plazetan ibiltzen direla. Ondorioz, elkartea ongi kudeatuko dutela ez dugu dudarik. Goresmenak lehendakari bikote berriari. Bestalde, Chantal Etchevers andereak segitzen du idazkari izaiten eta Frantxua Sabalouek ere diruzain izaiten. Lan on bat egin dezatela pilotaren onetan!

Gaztetxoek finalean galdu, Pierre Etcheverry finalean

- Union Basque batasunak antolatu pilota lehiaketaren finalak, joan den asteburuan Urruñako trinketean iragan ziren. Abarratia pilota batasuneko pare bat finalean arizan zen, gaztetxoetan. Mikel Harguindeguy eta Mattin Anchordoquyk senpertarren kontra 21/40 galdu dute. Halere txapelketa ederra egin dute. Biba zuek!

- Buruz-buruka trinketean, helduetan lehen mailan, Pierre Etcheverryk joan den ibiakoitzean balentria ederra egin zuen, finalerdietan 40/21 nagusitu zen Malik Niang garaztarrari, Lekorneko trinketean. Finalean Vincent Bideondo urruñarraren kontra ariko da. Partida hau, heldu den igandean iragan beharra da (18:00), Lekorneko trinketean aldi huntan ere. Txapelaren eremaitea merezi luke.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3686. zbk

Gure Hitza | 2023/04/20

Hizkuntzarik gabe Euskal Herririk ez!

Menane Oxandabaratz

Sortu girenetik, edozein izan bakoitzaren hizkuntza, musika soinu bat entzuten den bezala, gure beharrietan sartu da. Entzun dugun lehen soinu hori, gutarik batzuentzat euskara izan da. Hizkuntzaren erabilera sustraitua da pertsona bakoitzaren sortzean, kulturan eta izaeran. Komunikatzeko tresna baldin bada, beste hainbat funtzio betetzen ditu. Mintzatzen den lengoaiak komunitate batean identifikatzen gaitu, populazio multzo bat bateratzen du, kultura berekoak gira.

Larunbat huntan aldi bat gehiago Baionako karriketan ibiliko gira. Euskara sailean lan egiten duten elkarteek elkarretaratze deia zabaldua dute. Aldarrikatuko dena, gure mintzaira ezagutua eta garatua izan dadin, behar diren neurriak ezarriak izan daitezen. Diru-laguntzak beharrezkoak dira, sail horretan lan egiten dutenek baliabideak ukan ditzaten.

Azken inkesta soziolinguistikoak erakustera emaiten duen bezala, gure hizkuntza salbatua izan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016