Herriz Herri - Makea (L) | 2023ko Apirilaren 20a
Eskuz-eskuren biltzar nagusia
Eskuz-Esku elkarteak apirilaren 29an (10:00), Mindegia gelan, urteko biltzar nagusian parte hartzeko gomita zabaltzen du. Etorkinen laguntzeko sortu elkarteak, egiten ari denaren berri emanen du, komisio desberdinek egin lana aurkeztua izanen da.
Elkarteko kide saria 10€koa da. Biltzar nagusian bozkatzeko kidetza hartua izan behar da. Ezin duenak etorri bozkatzeko ahalmena beste bati emaiten ahal du.





