Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023ko Apirilaren 20a

Haritz Barne zinegela - Kontzertua

Haritz%20Barne%20zinegela%20-%20Kontzertua

Haritz Barne zinegela

Zabalki elkarteak du herriko zinema gela kudeatzen. Urte guzian, arras molde erne eta jarraikian eskaintzen dio jendeari filma (frantsesez gehienak bainan euskaraz ere), eskoletako haurreri saio bereziak izan lehen maila, kolegio edo lizeo... EVAH enbalier helduen gunearekin ere harreman tinkoak ditu. Badira ere arratsalde bereziak haurrendako. Arteari dedikatu konferentziak eta zine eztabaidak biziari loturiko gai anitzen inguruan antolatzen dira ere. Zinegin festibala hor iragaiten da. Astean 10 eta 12 proiekzio artean bada. Gainera 2022. urtea berezia izan da, zinemaren 100. urtemuga ospatu baita.

Zenbakiak mintzo dira: jaz 11.148 sartze izan dira, 573 emanalditan. 252 film pasatu dira, eskolekin eginetaz kanpo.

Txaloak merezi dituzte musutruk lan egiten duten bolondres horiek, herriko kultura emaitzan handizki parte hartzen baitute.

Kontzertua

Larunbatean, Mendealan Azpeitia eta Hazparneren arteko lotura konfirmatzen duen gertakaria: Soinubila herriko musika eskola eta Azpeitiako Antxieta eskolako gazteak lehenik (18:00), omenaldiak (Jose Luis Francesena eta Kako Saint Esteben) eta bigarren partean Azpeitiako herriko orkestra. Goi mailako ikus-entzungarria urririk, deneri idekia. Kontzertuaren ondotik taloak eta edateko moldea izanen da, Peña Idiak elkarteari esker.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3686. zbk

Gure Hitza | 2023/04/20

Hizkuntzarik gabe Euskal Herririk ez!

Menane Oxandabaratz

Sortu girenetik, edozein izan bakoitzaren hizkuntza, musika soinu bat entzuten den bezala, gure beharrietan sartu da. Entzun dugun lehen soinu hori, gutarik batzuentzat euskara izan da. Hizkuntzaren erabilera sustraitua da pertsona bakoitzaren sortzean, kulturan eta izaeran. Komunikatzeko tresna baldin bada, beste hainbat funtzio betetzen ditu. Mintzatzen den lengoaiak komunitate batean identifikatzen gaitu, populazio multzo bat bateratzen du, kultura berekoak gira.

Larunbat huntan aldi bat gehiago Baionako karriketan ibiliko gira. Euskara sailean lan egiten duten elkarteek elkarretaratze deia zabaldua dute. Aldarrikatuko dena, gure mintzaira ezagutua eta garatua izan dadin, behar diren neurriak ezarriak izan daitezen. Diru-laguntzak beharrezkoak dira, sail horretan lan egiten dutenek baliabideak ukan ditzaten.

Azken inkesta soziolinguistikoak erakustera emaiten duen bezala, gure hizkuntza salbatua izan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016