Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Apirilaren 20a

Beila-lekua - Kontseiluko berri - Kontzertua

Beila-lekua%20-%20Kontseiluko%20berri%20-%20Kontzertua

Beila-lekua

Apirilaren 15ean, larunbat goizarekin, "Bizkar besta" ukan dugu. Battitt Laborde auzapezak, euskaraz deneri ongietorria egin du, bazen jende, zeren hor lanean aritu guziak edo gehienak hor baitziren. Saratarrak, Iparraldeko bertze herrietatik, bai eta ere Hegoaldeko herri batzuetarik etorriak, ez ditut denak presentatuko, zeren bat edo bertze ahantziko dut. Bainan erran behar da lan ederrak eta gustuz eginak ikusi direla, badira oraino ofiziale onak. Stéphane lehen axuantak esplikazioak eman ditu, ondotik gauza bera frantsesez. Jean Eliçagaray parropiako erretorak benedizionea egin du. Auzapezak erran duen bezala, leku hau ez da giristinoentzat bakarrik, bainan denentzat eta hori arras ongi atzematen du. Horra leku eder hortan familiek, goxotasunean, egin dezatela beren azken bisita, ondoko hilarrietara gan aitzin.

Herriko Etxea egun hortaz baliatu da, langileak eskertzeko, ez bakarrik horiek, suhiltzaileak eta Bera herriko batzu ere, sua zelarik Larrungo eta Ibanteliko mazeletan, sute hortan egin duten lan baliagarriarentzat. Zeren Battittek erran duen bezala holako egunetan denen beharra bada eta kontent norbait izatea, auzokoak ere ongietorriak izaten baitira.

Ondotik, herriko enplegatuen atelieran, aperitifa eta zikiroa kanpoan errea antolatua zen, bazen ausarki. Bukatzeko eguna alaitasunean pasatu da, Herriko Etxeak denak eskertzen dituela.

Kontseiluko berri

3.405.327€ko buxeta bozkatua izan da, 23 hautetsiren presentziarekin. Hortan barne dira elkarteen subentzionek 40.864€, Olhain ikastolak 41.548€ eta OGEC hori da San Josepe eskolak 68.715€. Tatsak gan den urteko nibelean atxikitzen dira, lur-jabetza %22,96koa da, bainan bigarren etxe bizitzarena %8,04. Katrin Scheil-ek maiatzaren lehenean portuko lan lekuaren gela uzten du eta bolanjeria berriko gela maiatzaren lehenetik harat Marie-Pierre Etcheverriari alokatuko du.

Bertzalde ez dakit ikusia duzuen, plazako errebote gainean aulki eder bat emana da, Arragoaz zuberotarrak egina, baita ere orientatzeko mahaia igerileku gibelean. Ondoko egunetan eskolako haurrek "Saran astia" jokoak eginen dituzte gauza horieri buruz.

Kontzertua

San Josepe eskolako burasoek kontzertua Lur Berri gelan antolatzen dute, apirilaren 23an, igandez (16:00). Txartelak turismo bulegoan orain erreserbatuz 6€50etan edo egunean 8€tan (15:00). Bertan ostatua eta krakada izanen dira, etorri ahal duzuen guziak horien sustengatzera.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3686. zbk

Gure Hitza | 2023/04/20

Hizkuntzarik gabe Euskal Herririk ez!

Menane Oxandabaratz

Sortu girenetik, edozein izan bakoitzaren hizkuntza, musika soinu bat entzuten den bezala, gure beharrietan sartu da. Entzun dugun lehen soinu hori, gutarik batzuentzat euskara izan da. Hizkuntzaren erabilera sustraitua da pertsona bakoitzaren sortzean, kulturan eta izaeran. Komunikatzeko tresna baldin bada, beste hainbat funtzio betetzen ditu. Mintzatzen den lengoaiak komunitate batean identifikatzen gaitu, populazio multzo bat bateratzen du, kultura berekoak gira.

Larunbat huntan aldi bat gehiago Baionako karriketan ibiliko gira. Euskara sailean lan egiten duten elkarteek elkarretaratze deia zabaldua dute. Aldarrikatuko dena, gure mintzaira ezagutua eta garatua izan dadin, behar diren neurriak ezarriak izan daitezen. Diru-laguntzak beharrezkoak dira, sail horretan lan egiten dutenek baliabideak ukan ditzaten.

Azken inkesta soziolinguistikoak erakustera emaiten duen bezala, gure hizkuntza salbatua izan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016