Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2023ko Apirilaren 20a

Bilkura publikoa - Lakako lasterkaldia

Bilkura%20publikoa%20-%20Lakako%20lasterkaldia

Bilkura publikoa

Herriko Etxeak bultzaturik, osagarri asurantza prezio interesgarrienean proposatzeko ortzaiztar guzieri, Axa asurantza konpainiak bilkura publikoa antolatzen du, Ortzaizeko Denen Etxea gelan, apirilaren 24an (16:00). Bilkura hori deneri idekia da eta xehetasun guziak ukanen dituzue.


Lakako lasterkaldia

Igande huntan iraganen da Lakako lasterkaldia, hiru urtez gelditurik egon ondoan. Beti maratoi erdi baten heina balin badu (21,5 km) eta 1.300 desnibel, Baigura kaskoan gaindi, gainbeherakoan bidea aldatua izan da eta gehienek zati berri hori gustukoa ukanen dute. 500 lasterkari bakarrik dira onartuak eta Interneten bidez zerrenda kasik betea da. Azken tokien hartzeko joan behar da coursedulaka.net gunera eta 20 euro gostako da. Abiatzea ezker pareta ondoan izanen da (9:00) eta helmuga toki berean. Sari banaketaren ondotik, 20 eurorentzat bazkaiteko parada bada. Lasterkaldiaren ondoan, ibilaldi bat bada, izen emaitea 6 eurotan eta abiatzea (8:00). Beren izen sariarekin Baigura gainean otordua eskainia izanen da.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3686. zbk

Gure Hitza | 2023/04/20

Hizkuntzarik gabe Euskal Herririk ez!

Menane Oxandabaratz

Sortu girenetik, edozein izan bakoitzaren hizkuntza, musika soinu bat entzuten den bezala, gure beharrietan sartu da. Entzun dugun lehen soinu hori, gutarik batzuentzat euskara izan da. Hizkuntzaren erabilera sustraitua da pertsona bakoitzaren sortzean, kulturan eta izaeran. Komunikatzeko tresna baldin bada, beste hainbat funtzio betetzen ditu. Mintzatzen den lengoaiak komunitate batean identifikatzen gaitu, populazio multzo bat bateratzen du, kultura berekoak gira.

Larunbat huntan aldi bat gehiago Baionako karriketan ibiliko gira. Euskara sailean lan egiten duten elkarteek elkarretaratze deia zabaldua dute. Aldarrikatuko dena, gure mintzaira ezagutua eta garatua izan dadin, behar diren neurriak ezarriak izan daitezen. Diru-laguntzak beharrezkoak dira, sail horretan lan egiten dutenek baliabideak ukan ditzaten.

Azken inkesta soziolinguistikoak erakustera emaiten duen bezala, gure hizkuntza salbatua izan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016