Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023ko Apirilaren 20a
"Haut le Vent" filma - Arno salmenta
"Haut le Vent" filma
Apirilaren 22an "Haut le vent" filma ikusgai izanen da (17:00), 1942an Baigorrin filmatua izan zen. Euskaldun baten istorioa da kontatua, Frantxua Euskal Herritik Argentinara joan zen, industrial aberatsa bilakatzen da, 1940an berriz Euskal Herrira itzultzen da eta jakiten du bere ttanttak ondokotzat egina duela, "Haut le Vent" funtsaren jabe izanen da. Proiekziotik landa, "Terre de Navarre" elkarteak Pascal Goñi historia erakaslea gomitatu du, azalpenak emanen ditu.
Arno salmenta
Garaziko eta Munhoa ikastolek jakinarazten dute arno salmenta antolatua dutela, manatzeko azken epea apirilaren 25a finkatua da, garazikoikastola.eus lotura hunen bidez egiten dena. Arnoak maiatzaren 13an banatuak izanen dira.





