Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2023ko Apirilaren 20a
Kulturaldia - "Haut Le vent" - Pilota
Kulturaldia
Antzerkiaren aldi, igande huntan, apirilaren 23an, "Intxaurra" izeneko obra eskainiko du Mairu antzerki tailerrak. Gaia labur bildurik: Terexa eri da bainan ez da bere osagarriaz axolatzen. Gehiago arranguratzen da bere etxe ondoko intxaurrondoak duen gaitzaz eta ez dio sendagailurik atzemaiten. Bizkitartean, hilak diren hiru presunen irudi edo mamuak amentsetarik agertuko zaizkio: lehen mundu gerlan zendu zen gizon bat, erail zuten osaba euskal errefusiatua eta bere ama zena.
Bil Etxean (18:00). Sartzea 10 eurotan helduentzat.
"Haut Le vent"
Apirilaren 22an, ibiakoitzaean, "Haut Le vent" izeneko film frantsesa erakutsiko dute Donibane Garaziko Vauban zinegelan (17:00). Gaia: Argentinan fortuna egin zuen euskaldun bat bere herrira itzultzen da eta bere ttantta batek uzten dion etxaldeaz jabetzen da. Bainan beharko du herritarren mesfidantzari buru egin.
Zergatik Donibanen iragaitekoa den gertakaria Baigorriko berrietan aipatzen ote dugu? Film hori parte handiz Baigorrin moldatua izan baitzen, 1942an. Zer plazera gure herriak garai hartan nolako itxura zuen ikustea! Irudi hunkigarriak guretzat, hain segur!
Ondotik, konferentzia eskainiko du Baigorrin bizi den Pascal Goñi historia erakasleak.
Pilota
Frantses Federakuntzak antolatzen duen junior edo artekoen buruz-burukako xapelketan, Zaharrer Segiko Eneko Ibarrola 40/33 nagusitu da Mauleko Negueluari, finalerditan.
Finala heldu den igandean jokatuko du (17:00), Lekorneko trinketean, Irisartarrak taldeko Eneko Bidarten kontra. Ez dakigu zoinek irabaziko duen, bainan segur xapelduna Eneko bat izanen dela!





