Azalekoa | 2024ko Irailaren 26a

Biktimen ahotsak entzunarazi

A.E.

Erran eta Bizi elkarteko laguntzaileak, bortizkeriaren kontrako prebentzioa egiten
Erran%20eta%20Bizi%20elkarteko%20laguntzaileak_%20bortizkeriaren%20kontrako%20prebentzioa%20egiten

Erran eta Bizi elkartea bortizkeriaren kontra borrokatzen da Amikuze eskualdean. Izan bortizkeria sexuala, sexista, fisikoa, psikologikoa, ahozkoa, ekonomikoa edo finantzarioa, elkarteak biktimak sustengatzen eta laguntzen ditu pleinta pausatzetik tribunalerainoko bidean. Horrez gain, prebentzioa ere egiten du. Marie-Jo Varnier proiektuaren bultzatzailearekin bildu gira, elkarteak eramaten duen lanaz gehiago ikasteko.

Erran eta Bizi elkartea

Marie-Jo Varnier eta Catherine Rivière dira elkartearen buru, biak erretretan dira.

Marie-Jo Varnier 40 urtez bankuan lanean egon da, eta Catherine Rivière pediatra eta bortizkeria erreferentea izan da Donapaleuko ospitale zentroan. Elkar ezagutu zuten ospitalean, Catherine Rivière Marie-Jo Varnier-ren haur ttipien pediatra zelakoz. Ikusiz gehienetan bortizkeria salaketak segidarik gabe gelditzen zirela, Maire-Jo Varnier txostenak begiratzen hasi zen eta azkenean, 2018an urte batez borondate gisa laguntza ekartzen hasi zen ospitalean.

2019ko apirilean, 8 egunez Erran eta Bizi elkartea sortu zuten. 8 egun horien buruan, onura publikoaren ezagutza duen elkartea bilakatu zen, eta horri esker elkartea diru emaitzen xerka joan ahal izan zen. Gaur egun, elkarteak urtean 20.000 euroko buxeta du. Euskal Elkargoak 5.000 euroko diru laguntza ekartzen dio.

Nahiz eta erretretan izan, gaur egun Catherine Rivière mediku alorraz arduratzen da, Marie-Jo Vernier-k ekonomia, txostenak eta desmartxa administratiboak kudeatzen dituelarik. Elkarte honetan borondate onekoak dira, argi dute segidarik ez dela segurtatua, elkarteak ez baitu soldatadunik hartzen ahal. Beraz, elkartea medikuntza alorreko profesionalak ahal bezain bat formatzen entseatzen da, laguntza hori ekarria izaten segitzeko Marie-Jo Vernier eta Catherine Rivièrek utziko dutenean.

Isiltasuna hautsi

Marie-Jo Vernier-k erran digu biktima bere buruaren etsai handiena dela, ez baitu deus erraten. Batzuetan, biktima bizi izan duenaz ez da kontziente, gizonaren eskupeko izan den emazte batek onartezina urte luzaz onartu duelako. Gehienetan, biktimak 2 edo 3 urte behar ditu gauzetaz ohartzeko.

Marie-Jo Vernier-k erran digu bere helburua txostenak tribunalera eramatea zela, baina sustut jakinez irabazteko aukera badela. Horretarako, auzigaia biziki zorrozki begiratzen du, helburua ez baita petto batengatik segidarik gabe gelditzea. Orotara 50 edo 60 oren pasatzen ahal ditu txosten bakar bat lantzen. Abokatuak ez baitu hainbeste denbora pasatzen ahal, Marie-Jo Vernier-k aitzinetik egiten du. Detaile ttiki bati esker tribunalean auzigaia alde onera lerratzen ahal denez, detaile hori atzematen entseatzen da. Orohar, biktimari aterabideak aurkitzen entseatzea da, betirako biktima ez gelditzeko.

Elkartea Donapaleu edota barnealdeko jendarmeriarekin elkarlanean ari da baita ere, biktimaren ardura hartu eta leku seguru batera eramateaz arduratzen da. Usutan, biktimak bere erasotzailearen kontra pleinta pausatu nahi edo ahal ez duenez, Marie-Jo Vernier konbentzitzen entseatzen da, eta desmartxa guzietan laguntza ekartzen dio, hasieratik bukaerara.

Horrez gain, elkarteak prebentzio anitz egiten du: bortizkeriaren aurkako eguna, formakuntzak, tailerrak, biolentzia forma guzietan aipatzen dituzten jokoak, galdetegiak,... antolatzen ditu. Orohar, elkartea karikatura eta jokoaren bidezko prebentzioa egiten entseatzen da, bortizkeria ez baita gai errexa.

Elkarteak gertakariak usutan antolatzen ditu, aipatu bezala prebentzioa egiteko asmoz. Besteak beste, azaroaren 25ean egun berezia antolatua izanen da Donapaleuko Saint Louis gunean. Egun osoko egitarau aberatsa izanen da, besteak beste ibilaldian eta bere burua defenditzen ikasteko self defense kurtsoan parte hartzen ahalko da eta ikusgarri eta antzerkia ikusteko aukera izanen da.

Elkartearen berriak “Erran eta Bizi” Facebook orriaren bidez ukan daitezke. Harremanetan sartzen ahal da mailez erran-eta-bizi@orange.fr edo telefonoz 06-61-88-99-51.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016