Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024ko Abenduaren 05a

Amikuzeko gau eskolaren biltzar nagusia - Eguberriko merkatua - Euskarazko solasaldia

Amikuzeko%20gau%20eskolaren%20biltzar%20nagusia%20-%20Eguberriko%20merkatua%20-%20Euskarazko%20solasaldia

Amikuzeko gau eskolaren biltzar nagusia

Amikuzeko gau eskolak bere urteko biltzar nagusia azaroaren 28an egin du Aiziritzeko herriko gelan. Hogeita hamar bat kide elkartu dira 2023/2024 urteko aktibitateak eta konduak aztertzeko. Gau eskolak 95 ikasle errezibitu ditu urtean zehar eta kurtsoak 8 irakaslek segurtatu dituzte 12 taldetan.

Kurtsoez gain, animazio taldeak aktibitate bereziak antolatu ditu ikasleek euskara erabiltzeko aukera ukan dezaten hala nola Amaiurreko ateraldia, Arantzako ibilaldia eta Muskildiko maskarada.

Bestalde, urteko memento garrantzitsuena Korrika izan da dudarik gabe. Martxoaren 15eko gauan pasatu da Donapaleun goizeko 4tan. Gaua izanik ere jende anitz hurbildu da korrika egitera eta Zabalik elkarteak ondotik prestatu baratxuri saldak arrakasta handia ukan du. Korrikaren inguruan antolatuak izan diren ekitaldietan (korrika ttipi, kantu bazkari...) jende anitzek parte hartu dute.

Aurtengo ikasturtea ere ongi abiatu da 100 bat ikaslerekin.

Biltzar nagusia bururatzean, txosten morala eta konduak aho batez baieztatuak izan dira. Bulegoa ere arraberritua izan da. Ondotik, gaualdiak segitu du bakoitzak ekarri jateko eta edatekoekin, kantu zenbait emanez giro ezin hobean.

Eguberriko merkatua

Amikuzeko ikastolak antolaturik, Eguberriko merkatua iraganen da ibiakoitzean, abenduaren 7an, Donapaleuko merkatu estalian. Ateak 10etan zabalduko dira arratsaldeko 6ak arte. Hogeita hamar bat erakusketari espero dira. Beren mozkinak proposatuko dituzte egun guzian.

Jateko eta edateko izanen da. Animazio aldetik,kantuz artzeko aukera izanen da eguerditan Amikuze kantuz elkartearekin, eta egunean zehar haurrendako tailerrak proposatuak izanen dira Euskaraz Bizi taldearekin.

Euskarazko solasaldia

Hilabete guziz, Liburuak elkarteak euskarazko solasaldiak antolatzen ditu lehen ibiakoitzetan Donapaleuko mediatekan. Huna abenduko bilerari buruz helarazi daukun mezua:

"Gure euskarazko solasaldia iraganen da abenduaren 7an, (10:00) Amikuzeko mediatekan. Orain badugu parada berrizaipatzeko zer pasatu den, Telethon adibidez eta zer izanen den hilabete honetan: Eguberriko merkatuak, kantaldiak, antzerkiak, Ipar Euskal Herriko musikak eta kantuak, animazioak, Eguberriren aiduru egoiteko... Aipatzeko hainbestegertakari, etorri mediatekara heldu den ibiakoitzean!

Zatozte lasaiki, deneri idekia da gure solasaldia".

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/12/05

Jende xahar pollita izaiteko

Jean-Louis Harignordoquy

Aurtengo honek laster emanak ukanen ditu bereak, gu denak urte batez xahartuz, hogei urteak betetzeko berantetsirik dauden gazteak barne. Oroit naiz behin, 85 urte beteak zituen herritar bati entzunik ez zuela sekula uste ukanen adin hartara heltzea eta fagore hartaz Jainkoa eskertzen zuela. Badakigu bizitzeak xahartzea dakarrela, ez girela ederragotuz joanen, bainan itxaropena atxikiz eta egokiro bezti jendartean ibiliz, bertzeen begirunea ez dugula galduko.

Lan munduan direnek eta erretretadunok ez ditugu arrangura berdinak. Lehenbizikoen buruhauste nagusiak beren eguneroko lanbideari lotuak dira; gehienek denbora libre guti daukatela. Aldiz, besteok, gure ahalen eta astiaren arabera ekarriak gira zerbitzu egitera hurbilekoeri, bai eta laguntzaren behar gorrian dauden herrigintzari eta euskalgintzari. Xahar ala gazte, denok behar ginuke gogoan atxiki lur hontako paisaia hauskor dela. Aldiz, osagarria zainduz, gure gorputza ahultzera ez utziz eta sendagileen gomendioei...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016