Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Abenduaren 05a
Sortze - Pilota - 65 urtez goitikoen bazkaria
Sortze
Azaroaren 17an, Olhaberriko Martin Ternisien eta Aña Mariscok ongi-etorria egin diote beren hirugarren haurrari, alaba bat, Adei izendatu dutena. Goresmen eta zorion!
Pilota
Esku-huskako lehiaketa iragan da irailetik azarorat trinketean. 50 ekipek parte hartu dute. Huna finalen emaitzak.
Laugarren mailan: Paxkal Ibarrola eta Jean-Claude Durruty 40, Manex Maitia eta Mathieu Castanchoa 24.
Hirugarren mailan: Battitt Bidondo eta Sébastien Bachacou 40, Panpi Oronos eta Eric Migueltorena 25.
Bigarren mailan: Allande Chapelet eta Ibai Etcheverry 40, Xalbat Arrijuria eta Guillaume Uhart 36.
Lehen mailan: Patrick Ibarrola eta René Muscarditz 40, Xalbat Ibarrola eta Bixente Larramendy 25.
Final horiek ikusliar kopuru ederra bildu dute eta partida ederrak ikusi dira. Ondotik zikiro jatea giro alaian iragan da. Jo Pilota elkarteko antolatzaileek eskertzen dute Herriko Etxea, tokiak gazte horien esku utzirik. Eskertzen ere ditu laguntzaile guziak.
65 urtez goitikoen bazkaria
Herriko Etxeak 65 urtez goitiko herritarrak gonbidatzen ditu bazkari batera, abenduaren 14an, larunbatez (12:30). Iparla jatetxean iraganen da. Izenak emaiteko azken epea: abenduaren 7a. Atxik tokiak Herriko Etxera deituz (05-59-37-71-51) edo idatziz (mairie.bidarray@gmail.com).










