Herriz Herri - Makea (L) | 2024ko Irailaren 26a

Kermeza

Urriaren 6an parropiako kermeza iraganen da, goizarekin (10:30) meza Lekorneko elizan, ondotik aperitifa eta bazkaria Makean, Mindegian. Jan aitzin musean aritzen ahalko da. Bazkaria (13:00) han berean hartzen ahalko da, 25€ helduak eta 13€ haurrak. Bazkaria etxera eramaiteko posibilitatea ere bada (27€), ezkerpareta gibelera xerka joan beharko da, ez da ahantzi behar plateren ekartzea. Urriaren 2a aitzin deitu behar da: Marie Hélène 06-37-49-89-77 (Lekorne), Chantal 06-08-18-15-93 edo Béatrice 06-74-77-43-99 (Makea), Marie Claude 05-59-29-41-10 (Gerezieta).

Egun horrek bi herrien arteko elkarretaratzeaz gain, parada emaiten du parropiarentzat dirua biltzea. Jaz 4.170 euro bilduak izan ziren, Lekorneko elizako aulki batzuk berrituak izan ziren, bai eta aldarearen moketa eta Makeako organoa berrikusia izan zen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016