Herriz Herri - Urruña (L) | 2024ko Abenduaren 05a
Mus kanporaketak Berttolin - Harrimen Hitzak erakusketa zabalik - Bisita gidatuak herrian barna - Urruñako Erlezainak - Urruña aldizkaria saltegietan - Talo besta - Eguberriko merkatua - Seaskaren egutegia salgai - Herriko merkatua - Pilota
Mus kanporaketak Berttolin
Euskal Herriko XVI. mus txapelketa berria jadanik abian da, eta horren kari, abenduaren13an ostiralarekin, Urruñako lehen kanporaketak izanen dira Berttoli elkartean (20:00). Lapurdiko kanporaketak 2025eko martxoaren 22an izanen dira, eta nazio mailako finala, 2025eko apirilaren 5ean, Araban, Zigoiti bailarako Gupegi herrian jokatuko da. Euskal Herri osoan 2.500 bikote arituko dira txapelketa honetan, osora 5.000 pertsona. Parte hartzeko 20 euro bikote bakoitzeko eskatzen dituzte. Izena emateko: 06-37-01-52-47.
Harrimen Hitzak erakusketa zabalik
Azaroaren 15ean ideki zuten Régis Poxelu zizelkari hazpandarraren erakusketa Posta gelan, eta horizanen da erakusgai abenduaren 15a arte. Euskal Herrian harriak izan duen eta duen garrantzia da erakusketa honen gaia: hilarriak, zutarriak, harrespilak, trikuharriak...eta horiek denak agertzen dira zizelkari honen artelanetan erro edo iturri gisa harturik. Gabriel Aresti olerkari bilbotarrak harriari eskaini trilogian (Harri eta Herri, Harrizko Herri hau eta Euskal Harria) irudikatu zituen gogoetak dira orain, harri bihurturik, Poxeluk gogora ekartzen diguna. Ikusteko, dastatzeko eta miresteko moduko erakusketa.
Bisita gidatuak herrian barna
Ostegunero, bisita gidatua izaten da Joritz Larraza aditu eta historialariarekin. Herriko ondarea erakusten du: historia, mitologia, joko eta kirolak, usaiak... eta abar. Prezioa 20 euro helduentzat, eta kitorik 14 urtetik beheitikoentzat. Tenorea: 19:00-20:30. Informazioa: 05-59-54-60-80.
Urruñako Erlezainak
Abenduaren 2an astelehenarekin, Urruñako Erlezainak izeneko zaletuen taldea Berttoli elkartean bildu ziren erlegintzaz mintzatzeko eta egitasmo berriak aztertzeko.
Urruña aldizkaria saltegietan
Loraldiberri liburu eta disko azokan aurkeztu zuten Urrunaga elkartekoek aurten plazaratu duten seigarren zenbakia, 145 orrialde kolorez, urruñarrek edo Urruñaz idatzitakoak, gehien-gehiena euskaraz, eta herriari bihotzez eskainia. Jadanik ohiko saltegi eta ostatuetan erosten ahal da 10 eurotan.
Talo besta ostegunero
Ostegunero eta arratsean, talo besta izaten da Pausuko Xaia ostatuan, hau da, aukera polita Oscar Ciak ezartzen duen musika giro goxoaz, talo afari mokadua egiteko.
Eguberriko merkatua
Urtero herriko plazan izaten den Eguberriko merkatua, aurten abenduaren 13tik (ostirala) 15era arte (igandea) izanen da.
Seaskaren egutegi berria salgai
Jadanik salgai da Seaskak 2025. urterako egin duen ohiko egutegi ederra, lau euroren truke. Urruñan salgai da ikastolan, Xaia ostatuan, tabako bulegoan... eta beste zenbait saltokitan. Aupa euskara eta aupa ikastola!
Herriko merkatua
Larunbatero (8:00-14:00), herriko merkatua zabalik egoten da herriko plazan, elizaren aitzineko zabaldian, eta horrela jarraituko du urtea bukatu arte.
Pilotari urruñarren emaitzak
Trinketeko amaturren lehiaketan, Zuraiden jokatua: Zigarroa/Lazkano (Urruñarrak) 40 À¢'€'" Santamaria/Etxamendi38.











