Euskal diaspora | 2024ko Abenduaren 05a

ENE Euskararen Eguna ospatzen, Gaztemundu eta Guadalajara

Joseba Etxarri

ORAINA ETA GEROA. 2024ko Argentinako Euskal Aste Nazionaleko haur sarituak marrazki eta postalen lehiaketetan Euskal Etxeko lehendakari Iñaki Ederrarekin. Zorionak, heien lana eta irria dira Diasporaren eta euskal etxeen oraina eta geroa!
ORAINA%20ETA%20GEROA.%202024ko%20Argentinako%20Euskal%20Aste%20Nazionaleko%20haur%20sarituak%20marrazki%20eta%20postalen%20lehiaketetan%20Euskal%20Etxeko%20lehendakari%20Inaki%20Ederrarekin.%20Zorionak_%20heien%20lana%20eta%20irria%20dira%20Diasporaren%20eta%20euskal%20etxeen%20oraina%20eta%20geroa!

EUSKARAREN EGUNA. Joan den astean aipatu bezala, berez abenduaren 3an bada ere ENE Euskararen Nazioarteko Eguna, Diasporan ospatuenetarikoa den besta edo aldarrikatze egun hau, data horren aitzineko eta ondoko egunetan ospatu dute/ospatzen ari dira munduan barrena euskal etxe eta komunitateetan. Montevideon, Jon Sarasua lagun online egin zuten azaroaren 28an, Bruselan xarmanki atera zen bertso saioa Iker Letamendia eta Naia Arrizabalagarekin. Berlinen, 6an eta 10ean ospatuko dute Dylan Inglis gazte britainiar euskalduna solaskide. Londresen 7an eginen du Euskal Etxeak bazkari eta elgarretaratzea familiekin, Olentzero ere gomitaturik. Madrilen, Xabier Amurizarekin, bertsogintzaz mintzo, Txileko Santiagon bi deialdi, bertsoak, pintxo lehiaketa, euskara mikro tailerra, mintzodromoa eta pilotarekin. Argentinak hameka hitzordu antolatu ditu euskara hitzorduak, besteak beste Tres Arroyos, La Plata, Mendoza, Cordoba, Mar del Plata, José C. Paz, Cañuelas, Magdalena, Chacabuco, Pergamino, Buenos Aires-en... Aupa munduko euskaltzaleak!

GAZTEMUNDU. Iragan igandean helduak dira Euskal Herrira Eusko Jaurlaritzak euskal etxeetako gazteendako urte guziz antolatzen duen programa huntako aurtengo partaideak. Oroit aurten dantza tradizionala ari direla lantzen, abenduaren 1etik 15era. Hondarrean, 15 partaideetarik 13 Argentinakoak dira, bat Estatu Batuetakoa eta beste bat Uruguaikoa; 11 neska eta 4 mutiko. Euskal Dantzarien Elkartea lankide, dantza klaseak hartuko dituzte Gasteiz, Errenteria, Bilbo, Tafalla eta Lizarran; eta Euskal Herriko hainbat bazter bisitatuko, tartean Miarritze eta Donibane Lohizune, Baiona eta Baxenabarrea.

GUADALAJARA. Inoiz baino handiagoa da aurten Mexikoko Guadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azokara (azaroaren 30etik abenduaren 4ra) bertaratu den euskal ordezkaritza. Idazleen artean, Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Kirmen Uribe eta Katixa Agirre; Ruper Ordorika eta bere bost musikariak; gaztelaniaz idazten duten Euskal Herrikoak, bederen Dolores Redondo (Baztango trilogia) eta Fernando Aramburu (Patria); ilustratzaileak Araiz Mesanza, Higinia Garay, Elena Odriozola, Maite Caballero eta Yolanda Mosquera; Etxepare Euskal Institutuko Irene Larraza zuzendaria... Latinoamerikako azoka garrantzitsuena da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/12/05

Jende xahar pollita izaiteko

Jean-Louis Harignordoquy

Aurtengo honek laster emanak ukanen ditu bereak, gu denak urte batez xahartuz, hogei urteak betetzeko berantetsirik dauden gazteak barne. Oroit naiz behin, 85 urte beteak zituen herritar bati entzunik ez zuela sekula uste ukanen adin hartara heltzea eta fagore hartaz Jainkoa eskertzen zuela. Badakigu bizitzeak xahartzea dakarrela, ez girela ederragotuz joanen, bainan itxaropena atxikiz eta egokiro bezti jendartean ibiliz, bertzeen begirunea ez dugula galduko.

Lan munduan direnek eta erretretadunok ez ditugu arrangura berdinak. Lehenbizikoen buruhauste nagusiak beren eguneroko lanbideari lotuak dira; gehienek denbora libre guti daukatela. Aldiz, besteok, gure ahalen eta astiaren arabera ekarriak gira zerbitzu egitera hurbilekoeri, bai eta laguntzaren behar gorrian dauden herrigintzari eta euskalgintzari. Xahar ala gazte, denok behar ginuke gogoan atxiki lur hontako paisaia hauskor dela. Aldiz, osagarria zainduz, gure gorputza ahultzera ez utziz eta sendagileen gomendioei...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016