Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Irailaren 26a

Bestetako zozketa - Beti Gazte - Ikusi Mikusi - Pilota - Errugbia

Henri Errandonea
Henri%20Errandonea

Bestetako zozketa

Thomas Boucan-ek 700€ko txekea. Leon Urbistondok 450€ko txekea eta hirugarrenak Iñaki Perugorriak 350€ko txekea.

Beti Gazte

Elkarteak antolatzen du aurtengo azken elgarretaratzea urriaren 12an larunbatez (12:30), Zugarramurdiko Azketa jatetxean. Menua: sangria, sarrera hotzak eta beroak, legatza errea edo txuleta patatekin, gasna erreximentarekin, sagar tarta izotzarekin, arno beltz eta gorri, kafea ondokoarekin. Prezioa 38€, bainan karta duenak 30€. Hortako zuen izenak eman berantenez urriaren 8a aitzin deituz: Jeannot 05-59-54-21-34, Maite 06-31-62-90-66 edo Anita 06-28-28-08-24. Erretretatu guziak gomit zirezte egun goxo baten pasatzera denak elgarrekin.

Ikusi Mikusi

Eginen du bere manifestazionea urriaren 11n eta 12an egun guzian, beti bezala herriko gelak denak hartuko dituzte beren erakusketak egiteko.

Pilota

Euskal Herriko Pilota Batzordean izan da kanbiamendu, 12 urtez Jean Michel Garayar-ek ereman duen lehendakaritza kargua utzi du. Orain saratar batek hartu du kargu hori, Henri Errandoneak, janeko idazkari bezala bulegoan barne zen, beraz ongi ezagutzen du elkartea, ez dut beldurrik, segur gora eremanen duzula elkartea zure bulegoko lagunekin. Suerte on desiratzen dauzut Henri.

Errugbia

Igandean Sarak irabazi du 29-16 Ogeu-Buziren kontra. Heldu den igandean Miramonen ariko dira Miramondarren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016