Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2024ko Abenduaren 05a
Eguberriko kantaldia - Gurashow eta beren azken diskoaren aurkezpena
Eguberriko kantaldia
Hogoi urte pasa Leizarraga elkarteak memento xoragarri hori antolatzen duela Eguberri garaian. Kantari eta musikari ospetsuak ekarrarazten ditu urtero. Aurten abenduaren 14an larunbatez, Bixintxo kultur gunean (20:30) dugu gonbita.
Leizarragako 45 kidek ongietorria eskainiko daukute kantuz, ondotik talde ospetsua entzuten ahalko dugu.
Gurashow eta beren azken diskoaren aurkezpena
Gurashow, buraso kantari taldea da. Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu, Maguy Mirande, Maider Cigarroa eta Philippe Albor-ek jostaldia proposatzen dute. Eta bai berri ona talde hunek disko berria aurkeztuko edo presentatuko baitu Beskoitzen lehen aldikoz... Aspaldiko haurtzaroko kantuak, sorkuntza xorta bat, haurreri irakasteko, aitamak oroitzeko eta aitatxi eta amatxirekin supazterrean familian emaiteko!
Kantaldia bi partetan iraganen da, erditsutan pausu ttiki batekin, edari eta goxokien jastatzeko gisan. Beraz etorri, familia eta lagunekin, ez zaizue dolutuko. Sartzea 10€tan 7 urtetik goiti, salgai tokian bertan edo aitzinetik Helloasso gunean: www.helloasso.com/associations/leizagarra-elkartea. Beskoitzen euskal kulturak merezitu behar duen lekua gure gain dago. Ongi etorri deneri.











