Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Irailaren 26a
“Baionan Kantuz” - Kontzertua - Euskaraz a(h)oskatzen - Odol ematea
“Baionan Kantuz”
Irailaren 28an (11:00), “Baionan Kantuz” ekitaldia berriz abiatuko da Euskal Museoaren aitzinean. Ohi bezala, Tuntuna elkarteko soinulari eta kantariek programa alaia prestatu dute, www.baionan-kantuz.eus edota www.facebook/baionan-kantuz guneetan atzematen ahal dena. Xehetasunen ukaiteko 05-59-59-08-98 zenbakira deitu.
Kontzertua
Irailaren 28an (20:30), Oldarra gizon abesbatzaren eta Enara emazteen koru taldearen kontzertua iraganen da San Andres elizan. Bakoitzak nahi duena ematen ahalko du.
Euskaraz a(h)oskatzen
Urriaren 2an (9:15), euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakasteko ikastaroa iraganen da Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaritzan. Bi saio desberdin antolatuak izanen dira: saio teorikoa (9:15-10:15) Lourdes Oñederra Olaizolarekin eta saio praktikoa (10:30-13:30) Julia Marin Arteagarekin. Saio teoriko-praktikoa irakasle, irakaslegai, esatari eta orohar ahozko hizkuntzan interesa dutenei idekia da. Gehienez 12ko taldea osatuko da. Izena irailaren 30a aitzin eman behar da: 05-59-25-64-26 edo baionaordez@euskaltzaindia.eus.
Odol ematea
Urriaren 3an (8:00-12:00) eta 4an (15:00-19:00), ortzegun eta ortziralez odola emateko aukera izanen da. Diozesa etxean iraganen da, aitzinetik hitzordua atxiki behar da dondesang.efs.sante.fr webgunetik.