Gure Hitza | 2024ko Abenduaren 05a

Jende xahar pollita izaiteko

Jean-Louis Harignordoquy

Aurtengo honek laster emanak ukanen ditu bereak, gu denak urte batez xahartuz, hogei urteak betetzeko berantetsirik dauden gazteak barne. Oroit naiz behin, 85 urte beteak zituen herritar bati entzunik ez zuela sekula uste ukanen adin hartara heltzea eta fagore hartaz Jainkoa eskertzen zuela. Badakigu bizitzeak xahartzea dakarrela, ez girela ederragotuz joanen, bainan itxaropena atxikiz eta egokiro bezti jendartean ibiliz, bertzeen begirunea ez dugula galduko.

Lan munduan direnek eta erretretadunok ez ditugu arrangura berdinak. Lehenbizikoen buruhauste nagusiak beren eguneroko lanbideari lotuak dira; gehienek denbora libre guti daukatela. Aldiz, besteok, gure ahalen eta astiaren arabera ekarriak gira zerbitzu egitera hurbilekoeri, bai eta laguntzaren behar gorrian dauden herrigintzari eta euskalgintzari. Xahar ala gazte, denok behar ginuke gogoan atxiki lur hontako paisaia hauskor dela. Aldiz, osagarria zainduz, gure gorputza ahultzera ez utziz eta sendagileen gomendioei artoski jarraikiz, bizitza luzatzeko mentura baditaike.

Aspaldi ikasia dugu jan-edan soberakinak kaltegarri direla; halaber apairu orekatu eskasian dagoena gero eta gehiago flakatuz doala. Zinez urrikalgarri da ikustea adin zohituko presuna batzuk gaizki elikatzen eta beren bizitegia ez berotzen, hori guzia bakartasunaren, diru arazoengatik, edo ez. Presuna horietan baditaizke noizbait beren dohainentzat edo obrentzat miretsiak ziren zonbait ere. Pobrezia jasaiten duten horietarik bakar zonbait, gizonezkoak bereziki, plazara ateratzen dira soineko hitsekin, berdin garbitasun gutirekin. Ondorioz, jendeak heietaz mintzo dira eta haiek ikustean, askok ihes egiten diete. Zenbat presuna dohakabe ez daude etsimenduz gaindituak, hein batetik harat usaiez aldatzeko gogorik eta indarrik gabe berdin. Bizkitartean, herrian badituzkete bitartekoak eta baliabideak.

Oroz gainetik, orain bezala negu minean sartzera goazenean, aldeko lagun bat, auzokoa, lankidea edo adiskidea arriskutan ikusten dugularik, ordu deno gure ikusmoldea baliosa iduritzen ahal zaio. Gerta ditaike berari mintzo gitzaizkon memento hartan guk errana gaizki hartzea, bainan menturaz ondotik pentsaketak eginez, ohartuko da araberako neurriak ez hartuz, bizitza laburtuko dion egoeran eroriko dela. Halako herritarrei zuzenean mintzatzea eta bide hobearen hartzen lauzkatzea, zerbitzu onaren egitea da. Ulergarri da adindunen egoitza batean sartu gabe beren etxean bizitzen segitu nahi ukaitea. Halere, hortarako zerbitzu bereziak eta diru laguntzak izanki-eta, esplikatu behar litzaieke beren osagarriaren onetan litzatekela bederen apairu orekatuak egunero beren etxeetara ekarraraztea. Bertzeen aholkuen entzuten dakiena bere probetxuaz ohar ditaike.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/12/05

Jende xahar pollita izaiteko

Jean-Louis Harignordoquy

Aurtengo honek laster emanak ukanen ditu bereak, gu denak urte batez xahartuz, hogei urteak betetzeko berantetsirik dauden gazteak barne. Oroit naiz behin, 85 urte beteak zituen herritar bati entzunik ez zuela sekula uste ukanen adin hartara heltzea eta fagore hartaz Jainkoa eskertzen zuela. Badakigu bizitzeak xahartzea dakarrela, ez girela ederragotuz joanen, bainan itxaropena atxikiz eta egokiro bezti jendartean ibiliz, bertzeen begirunea ez dugula galduko.

Lan munduan direnek eta erretretadunok ez ditugu arrangura berdinak. Lehenbizikoen buruhauste nagusiak beren eguneroko lanbideari lotuak dira; gehienek denbora libre guti daukatela. Aldiz, besteok, gure ahalen eta astiaren arabera ekarriak gira zerbitzu egitera hurbilekoeri, bai eta laguntzaren behar gorrian dauden herrigintzari eta euskalgintzari. Xahar ala gazte, denok behar ginuke gogoan atxiki lur hontako paisaia hauskor dela. Aldiz, osagarria zainduz, gure gorputza ahultzera ez utziz eta sendagileen gomendioei...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016